2. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L T S A S U

E D I K T U A

Altsasuko Udalak, 2001eko azaroaren 30ean eginiko osoko bilkura arruntean, ondoko erabakia hartu zuen:

1.-Honako ordenantza hauek behin-behinekoz onestea:

-Ibilgailuendako pasabideak arautzen dituen ordenantza.

-2002ko ordenantza fiskalak.

-Animaliak eduki eta babestea arautzen duen ordenantza.

-Trafikoa arautzen duen ordenantza.

-Ezkondu gabeko bikote egonkorrak arautzen dituen ordenatza.

2.-Ordenantza horiek jendaurrean egonen dira, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki-taulan, gutxienez 30 eguneko epean, eta bi hilabeteko epean, ibilgailuen pasabideak arautzen dituen ordenantzaren kasuan.

3.-Ordenantzak onetsi dira Toki Administrazioari buruzko Legeak ezartzen duen gehiengoaz.

Altsasun, bi mila eta bateko abenduaren bostean. Alkatea, Camino Mendiluze Arregi.

Iragarkiaren kodea: A0113092