2. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R A

Zia auzoa urez hornitzeko obrak

-Kontratuaren xedea: Zia auzoa urez hornitzeko obrak.

-Adjudikazio modua: prozedura irekia, lehiaketa bidez.

-Kontrataren aurrekontua: 34.618.338 pezeta, 208.060,40 euro (BEZa barne).

-Kalifikazioa: E taldea, 1. azpitaldea, C kategoria.

-Proposamenak aurkeztea: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo 27 egun naturaletan, goizeko bederatzietatik eguerdiko ordu batera, idazkaritzako erregistroan. Azken eguna larunbata bada, epea hurrengo astelehenera luzatuko da.

-Proposamen ekonomikoak irekitzea: jendaurrean irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo bosgarren egun naturalean, eguerdiko ordu bi eta erdietan. Egun hori larunbata bada, hurrengo astelehenean irekiko dira.

-Proiektua, baldintza teknikoak eta klausula administratiboen plegua interesatuen eskura daude toki hauetan:

Udal bulegoak.

Rubio paper-denda: Francisco Bergamín, 10 (Iruña).

Beran, bi mila eta bateko azaroaren hamaikan. Alkatea, J.J. Goya Echeverría.

Iragarkiaren kodea: A0113048