142. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A L A R

Unitateko aldaketa hasiera batez onetsita

Galar Zendeako Udalak, 2002ko urriaren 17an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Getze-Galarko U.A.-6 unitateko aldaketa, Angel Ibáñez jaunak sustatua. Hasierako onespena.

Erabaki da hasiera batez onestea eta jendaurrean edukitzea 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta behar diren alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 146.2 artikuluari jarraituz.

Getze-Galarren, bi mila eta biko urriaren hogeita lauan. Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz. __ __ A0211594 __

Iragarkiaren kodea: