138. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z A G R A

Deialdia, Azagrako Udalaren zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

1.-Arau orokorrak

1.1. Deialdi honen xedea da Azagrako Udalaren zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu bat betetzea, oposizio-lehiaketa bidez eta lan-araubidean.

1.2. Deialdi honen ondorioz izendatzen den izangaia lan kontratudun finko bilakatuko da eta Gizarte Segurantzan emanen zaio alta, betiere probaldia gaindituta.

1.3. Lanpostuak Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuko E mailari dagozkion lansariak izanen ditu eta, behar izanez gero, plantilla organikoan esleitzen zaizkion lansari osagarriak jasoko ditu, aplikatzekoak diren xedapenei jarraikiz.

1.4. Izendatzen den izangaiak Azagrako udalerrian bizi beharko du.

1.5. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta Udalak noiznahi aldatzen ahalko du.

2.-Eginkizunak.

Izendatuak bere kategoriari dagozkion lanak eta eginbeharrak beteko ditu, ondokoak, besteak beste: udal eraikinak artatu eta garbitzea, udal ondasunak zaintzea, igeltserotza, iturgintza, zurgintza eta elektrizitate lanak, orotariko udal zerbitzuak egitea, obretan laguntza ematea, e.a.

3.-Izangaien betebeharrak.

3.1. Deialdi honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Espainiako nazionalitatea edo Europako Batasuneko beste edozein Estatutakoa edukitzea eta adinez nagusia izatea.

b) Eskola ziurtagiria edo balio bereko beste tituluren bat edukitzea.

c) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua ez egotea.

d) Karguan aritzeko beharrezkoa den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) B-1 motako gidabaimena izatea.

4.-Eskabideak

4.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Udaleko erregistroan aurkeztu beharko dira hogeita hamar egun naturaleko epean, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken eguneko 14:00ak arte, egun balioduna bada, edo egun hori baliogabea bada, balioduna den hurrengoan. Eskabideak deialdi honetan argitaratutako ereduaren arabera egin behar dira eta haietan izangaiek adierazi behar dute beharkizun guzti-guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

4.2. Izangaiek deialdiko ereduaren arabera bete beharko dute eskabidea, eta harekin batera NANaren edo balio bereko beste agiriren baten fotokopia konpultsatua beharko dute aurkeztu.

4.3. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

5.-Izangaien onarpena.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, alkate udalburuak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko.

5.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, eskabidean edo dokumentazioan akatsik egin badute, zuzentzeko.

5.3. Erreklamazioak egiteko epea iraganik eta haiek ebatzitakoan, Azagrako Udaleko alkate udalburuak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko.

6.-Epaimahaia.

6.1. Ondokoek osatuko dute epaimahaia:

Mahaiburua: Basilio Sánchez Lasheras jauna edo hark izendatzen duena.

Mahaikidea: José María Goñi Sola jauna edo hark izendatzen duena.

Mahaikidea: Emilio Vidondo Medrano jauna edo hark izendatzen duena.

Mahaikidea: Carlos Vidondo Zudaire jauna edo hark izendatzen duena.

Mahaikidea: zerbitzu anitzetako enplegatu bat, herri mugakide batekoa.

Idazkaria: Udaleko idazkaria.

6.2. Epaimahaiak hautapen probak hasi baino lehen eratu beharko du eta eraketa eta jarduketa baliozkoak izateko haien kideen gehiengo osoak agertu beharko du, guttienez.

6.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen gorabehera guztiak.

6.4. Epaimahaiak aholkulariak deitzen ahalko ditu proba batzuetarako nahiz guztietarako. Aipatu aholkulariek beren esparru teknikoetan bakarrik, ez bestetan, laguntzen ahal diote epaimahaiari.

7.-Oposizio-lehiaketa.

7.1. Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da, lehenbizi lehiaketaldia eta ondotik oposizioaldia.

7.2. Oposizioaldiko lehenbiziko ariketa finkatuko da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi eta argitaratzearekin batera.

7.3. Ondotik, epaimahaiak argitara emanen ditu gainerako probak egiteko iragarkiak, arauzko moduan, Azagrako Udalaren iragarki oholean.

8.-Lehiaketaldia.

8.1. Izangaiek aurkezturiko merezimenduak baloratuko ditu epaimahaiak, merezimenduen gaineko ondoko baremoaren arabera. Merezimendu horiek agirien bidez frogatu beharko dituzte izangaiek, oposizio-lehiaketan parte hartu ahal izateko eskabidea aurkezterakoan; agiri guztiek jatorrizkoak edo behar bezala konpultsaturik egon behako dute, bestela ez baitira kontuan hartuko.

8.2. Merezimenduak.

a) Deialdiko lanpostuaren ezaugarri berberak dituzten lanpostuak:

-Administrazio publikoetan: 2 puntu, urte oso bakoitzeko.

-Enpresa pribatuetan: puntu bat, urte oso bakoitzeko.

Atal honetan gehienez ere 8 puntu lor daitezke.

b) Eskatutakoa baino goragoko tituluak: puntu 1, gehienez ere.

c) Prestakuntza ikastaroak, bete beharreko lanpostuarekin zerikusia badute: puntu 1, gehienez ere.

7.2 atalean gehienez ere 10 puntu lor daitezke.

8.3. Epaimahaiak edozein momentutan eska ditzake lehiatzaileek aurkeztutako merezimenduen gaineko argibideak eta datu osagarriak.

8.4. Lehiaketaldia bukatutakoan, epaimahaiak ikusgai jarriko du izangaien zerrenda Udalaren iragarki oholean, eta bakoitzak lehiaketaldian lortutako puntuak zehaztuko ditu.

9.-Oposizioaldia.

9.1. Ondoko ariketa hauek egin beharko dira oposizioaldian:

a) Lehenbiziko ariketa: praktikoa. Deialdi honetako 1.3 puntuko lanekin zerikusia duten lan xeheak egitea. Horretarako materialak emanen dira. Bi ordu emanen dira lehen ariketako lan guztiak egiteko. Proban gehienez ere 30 puntu lor daitezke eta baztertuak izanen dira guttienez ere 15 puntu eskuratzen ez dituzten izangaiak.

b) Bigarren ariketa: teorikoa. Azagrako mugape, kale eta antzekoei buruzko 10 galdera erantzun beharko dira idatziz. Gehienez ere 30 puntu lor daitezke (3 puntu galdera bakoitzeko), eta baztertuak izanen dira guttienez ere 15 puntu eskuratzen ez dituzten izangaiak. Proba hau egiteko bi ordu izanen dira.

c) Hirugarren ariketa: aritmetikako 10 problema ebatzi beharko dira. Ez da kalkulagailurik erabiltzen ahalko. Gehienez ere 30 puntu lor daitezke eta baztertuak izanen dira guttienez ere 15 puntu eskuratzen ez dituzten izangaiak. Proba hau egiteko bi ordu izanen dira.

d) Laugarren ariketa teorikoa: idatziz garatu beharko da deialdi honetako II. eranskineko zerrendako gai bat. Gehienez ere 15 puntu lor daitezke eta baztertuak izanen dira guttienez ere 7,5 puntu eskuratzen ez dituzten izangaiak. Proba hau egiteko bi ordu izanen dira.

e) Elkarrizketa epaimahaikoekin: gehieneko puntuazioa: 5 puntu.

Oposizioaldiko ariketa guztiak baztergarriak izanen dira, elkarrizketa izan ezik.

9.2. Ariketa bakoitza bukatutakoan, epaimahaiak, hamar eguneko epean, hurrengo ariketa noiz eta non eginen den adierazteko iragarkia jarriko du ikusgai udal bulegoetan.

9.3. Probetarako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazioanalarekin agertu beharko dute. Probetara agertzen ez direnak bazterturik geldituko dira.

10.-Oposizioaldia gainditzen dutenen zerrenda.

10.1. Azken ariketaren kalifikazioa bukatutakoan, epaimahaiak oposizioaldia gainditzen dutenen zerrenda jarriko du jendaurrean udal bulegoetan, puntuazioen arabera antolatua, hots, izangaiek lehiaketaldian nahiz oposizioaldian lortutako kalifikazioak batu ondoren.

Epaimahaiak puntu gehien lortu duen izangaia izendatzeko proposamena helaraziko dio organo eskudunari.

Proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratuko da.

10.2. Proposaturiko izangaiak ondoko agiriak ekarri beharko ditu, izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hogeita hamar egun naturaleko epean:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren, Gidabaimenaren eta eskatu tituluaren fotokopia konpultsatua.

b) Osasun ziurtagiri ofiziala, interesatuak ez duela eritasunik edo akats fisikorik karguan aritzeko galarazten ahal dionik.

c) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez dagoela eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik ez dela baztertua izan erakusten duena.

10.3. Izangaiak ez baditu agiri horiek aipatutako epean aurkezten, behar bezala arrazoituriko ezinbesteko kasuetan izan ezik, ez da lan-kontratua sinatuko eta egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, eskabidean egindako faltsukeriagatik dagokion erantzukizuna galarazi gabe.

10.4. 10.3 atalean azaldutakoa gertatuz gero, Udalak 10.1 ataleko zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiarekin beteko du hutsunea, eta hala eginen da hutsunea egiaz bete arte.

11.-Izendapena eta jabetza hartzea.

11.1. Hautapen prozesua amaitutakoan, Azagrako Udalak Azagrako Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izendatuko du proposaturiko izangaia.

11.2. Izendapen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

11.3. Izangai izendatuak, izendapena jakinarazi eta ondoko hilabeteko epean hartu beharko du lanpostuaren jabetza (eta lan kontratua sinatuko du horretarako). Epe horretan lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Azagrako Udaleko lan kontratudun finko bihurtzeko eskubide guztiak galduko ditu, eta aurreko oinarrian zehaztu bezala jokatuko da.

12.-Errekurtsoak.

12.1. Deialdiaren, oinarrien eta haren ondoriozko egintzen aurka, honako errekurtso hauek aurkezten ahal dira, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, aukerakoa, ebazpena eman zuen organoari berari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean; edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean; edo bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau argitaratu eta hilabeteko epean.

I. ERANSKINA

Izena: ..............................., adinez nagusia, N.A.N: ............., sorteguna: .........., sorterria: ............. (........), helbidea: .................................... (kalea, posta kodea, herria), telefono zenbakia: ........

Zure aurrean azaldu eta adierazten dut:

Zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen dudala.

Karguan aritzeko galarazten didan eritasun edo akats fisikorik ez dudala.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe naizela.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala.

Horrenbestez,

Eskabide hau onartu eta, ondorioz, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen dut.

(Eguna eta sinadura)

II. ERANSKINA

1.-Espainiako 1978ko Konstituzioa. Oinarrizko eskubideak. Bermeak. Auzitegi Konstituzionala. Erregeren eginkizunak Konstituzioaren arabera. Gorte Nagusiak. Estatuaren antolakuntza lurraldeen arabera. Azalpen laburra.

2.-Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoa. Izaera eta erranahia. Nafarroako Foru Erakundeen aipamen laburra.

3.-Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea. Azalpen laburra.

Iragarkiaren kodea: A0211039