138. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S I B A R

Elkano-Ibiriku-Egues zonaldeko AR1 banaketa eremuko 2. sektoreko Konpentsazio Batzordearen Estatutuak. Behin betiko onespena

Eguesibarko Udaleko alkateak, 2002ko urriaren 14an eman ebazpenaren bitartez, hau erabaki zuen:

Ikusirik Elkano-Ibiriku-Egues zonaldeko AR1 banaketa eremuko 2. sektoreko Konpentsazio Batzordearen Estatutuak onesteko espedientea.

Aipatu sektorea hirigintzari dagokionez garatzeko plan partziala ekainaren 6ko osoko bilkuran behin betiko onetsi ondotik, bidezkoa da aipatu estatutuen behin betiko onespenari buruzko erabakia hartzea.

Espedientea jendaurrean egon den aldia, haren aurkako alegaziorik gabe iragan da.

Beraz, Nafarroako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 156. artikuluan ezarritakoari jarraituz, eta Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 21-1-j) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

Ebatzi dut:

1. Behin betiko onestea Elkano-Ibiriku-Egues zonaldeko AR1 banaketa eremuko 2. sektoreko Konpentsazio Batzordearen Estatutuak.

2. Ebazpen honekin ukitutako jabe guztiak konpentsazio sisteman sartzen dira zuzenean, eta, beraz, aurrerantzean, Konpentsazio Batzordearen eta esku hartzen duen administrazioaren erabakiak lotesleak izanen dira haientzat.

3. Juan Antonio Pérez Vera jauna Udalaren ordezkari izendatzea, Konpentsazio Batzordean aritzeko.

4. Ukitutako jabe guztiei hiru hilabeteko epea ematea Konpentsazio Batzordea osa dezaten, eskritura publikoa sinatuz.

5. Ebazpen hau banan-banan jakinaraztea aipatu jabeei, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia argitaratzea.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta Nafarroako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 156-7 artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Eguesen, bi mila eta biko urriaren hamalauan. Alkatea, Ignacio Galipienzo.

Iragarkiaren kodea: A0211812