138. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A R A Ñ A I N

Lehiaketa irekia, Barañaingo 0-3 urte bitarteko haurrendako ikastetxea eraikitzeko obren kontratua adjudikatzeko

Gobernu Batzordeak, urriaren 23an egin bilkuran hartutako erabakiaren bidez, 0-3 urte bitarteko haurrendako ikastetxea eraikitzeko obren kontratua adjudikatzeko lehiaketaren baldintzen plegua onetsi zen, guztira 1.154.142,00 euroko gehieneko zenbatekoarekin.

Eskaintzak Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, proiektuari eta baldintzen pleguari jarraituz. Plegua udal bulegoetan egonen da eta interesa dutenek haren kopia eskura dezakete.

Barañainen, bi mila eta biko urriaren hogeita zortzian. Alkatea, Joaquín Olloqui Osés.

Iragarkiaren kodea: A0211745