138. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain-Elortzibarko Udal Planeko 4. eremuko U.E. 4.4 exekuzio unitatearen estatutuak eta jarduketa oinarriak. Behin betiko onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2002ko urriaren 10ean egin bilkuran, aho batez erabaki zuen behin betiko onestea Noain-Elortzibarko Udal Planeko 4. eremuko U.E. 4.4 exekuzio unitatearen estatutuak eta jarduketa oinarriak. Orobat, erabaki zuen Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu Departamentura igortzea.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta biko urriaren hamaikan. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0211179