138. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O R K O I E N

Hasierako onespena Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide segurtasunari buruzko udal ordenantzari

Orkoiengo Udalak, 2002ko urriaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide segurtasunari buruzko udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betikoz onetsita geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Orkoienen, bi mila eta biko urriaren zazpian. Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: A0211068