134. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Etxe-sailetako lorategien eta solairuetako estalkien mankomunitatea eratzea, Buztintxuriko P-A poligonoaren 1.1C oinarrizko unitatearen lursail bati atxikia, Antonio Erro y Eugui, S.A.k eskaturik

Iruñeko Udalak, 2002ko urriaren 17an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Ikusirik espedienteko dokumentazioa, erabaki da:

1. Etxe-sailetako lorategien eta solairuetako estalkien mankomunitatea eratzeko hitzarmena onestea. Lursaila Buztintxuriko P-A poligonoaren 1.1C oinarrizko unitateari atxikia dago eta ondoko hauen jabetzakoa da: Iruñeko Udala, eta Antonio Erro y Eugui, S.A., Apisa Area Promociones Inmobiliarias, S.L. eta Trelleborg Inepsa enpresena.

2. Iruñeko Udaleko alkate andreari ahalmena ematea delako hitzarmena sinatzeko".

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkezten ahal da, hautara:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina; edo bestela,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hogeita bian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0211542