134. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A R A Ñ A I N

Lehiaketa irekia, Barañaingo Erdiko Hiribidea, Udaletxeko Hiribidea eta Dorre Berri kalea moldatzeko obren kontratua esleitzeko

Gobernu Batzordeak, irailaren 25ean egin bilkuran hartutako erabakiaren bidez, onetsi egin du baldintzen plegua, Barañaingo Erdiko Hiribidea, Udaletxeko Hiribidea eta Dorre Berri kalea moldatzeko obren kontratua esleitzeko lehiaketa arautuko duena. Zenbatekoa, gehienez ere, 1.229.218,41 euro.

Eskaintzak Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, baldintzen pleguari jarraikiz. Plegua udal bulegoetan egonen da eta interesa dutenek haren kopiak eskura ditzakete.

Barañainen, bi mila eta biko urriaren lauan. Alkatea, Joaquín Olloqui Osés.

Iragarkiaren kodea: A0210893