134. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Mendebaldeko Plan Partzialaren aldaketa C unitatean (Musika Kontserbatorioa). Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2002ko urriaren 17an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Mendebaldeko Plan Partziala aldatzeko agiria, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuak izapidatzeko aurkeztua, hasiera batez onetsi ondoren (RAL, 2002ko uztailaren 1ekoa), jendaurrean egon zen inolako alegaziorik jaso gabe; hortaz, ondokoa erabaki da:

1. Mendebaldeko Plan Partzialaren aldaketa, 'C" unitateari dagokiona, onetsi da behin betikoz. Aldaketaren bidez, lurzatiaren puska baterako aurreikusi erabilera aldatuko da, izan ere irakaskuntza ekipamendurako baitzen (BBB/Politeknikoa), eta hemendik aitzina, berriz, haren erabilera xehekatua irakaskuntza eta kultur ekipamendua izanen da.

2. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau, onetsitako proiektuaren ale batekin batera, eta argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkezten ahal da, hautara:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina; edo bestela,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik.

MENDEBALDEKO PLAN PARTZIALA C UNITATEAN ALDATZEKO TESTU ARAU-EMAILEA (MUSIKA KONTSERBATORIOA)

Mendebaldeko Plan Partzialaren aldaketa C unitatean Hirigintzako araudia

1.-Aldaketaren eremua.

Antolamendu planoan agertzen da azalpen grafikoa. 11.081,95 metro karratuko azalera du, eta haietarik 10.493,21 metro karratu irakaskuntza (BBB/Politeknikoa) ekipamendurako lurzatikoak dira Mendebaldeko Plan Partzialaren arabera; eta 588,74 metro karratu, berriz, aldameneko lurzatikoak, kirol ekipamendurako baita aipatu Planaren arabera.

2.-Baldintza funtzionalak.

Erabilera xehekatua: irakaskuntza eta kultur ekipamendua.

Dotazioetarako lurzatia: 8.414,00 metro karratu.

Lurzatiaren azalera eraikigarria: 7.260,44 metro karratu.

Gutxieneko azalera libre pribatua: 1.153,56 metro karratu.

Eremu librerako eta erabilera nahiz jabari publikoko bide sistemarako azalera: 2.667,90 metro karratu.

Honako bi eremu ezberdin hauek osatuko dute aurreko azalera:

Oinezkoendako pasealekua (Iparra), 1.104,09 metro karratu.

Oinezko nahiz ibilgailuendako pasealekua (Mendebaldea), 1.563,80 metro karratu.

Pasealeku horretan ibilgailuak onartuko dira soil-soilik segurtasun eta funtzionaltasun beharrek hala eskatuta, eta betiere eraikinaren jardueran laguntzeko bada.

Lurzatiaren sarbidea ibilgailuentzat: Ermitagañako ingurubidetik sartuko dira. Salbuezpenez, eraikinaren zerbitzuko ibilgailuak onartuko dira Mendebaldeko oinezkoendako pasealekuan, modu mugatuan betiere.

Aparkalekuak: eraikinaren zerbitzuko aparkalekuak egin ahalko dira, bai kanpoan, lurzatiko eremu erabili gabeetan, bai eraikinaren barnean.

3.-Baldintza formalak.

-Lerrokadurak:

Antolamendu planoetan ageri dira grafikoki definituak.

-Eraikuntzaren lerrokadurak:

Agiri grafikoetan adierazi dira zein diren gehieneko lerrokadurak.

-Sestrak:

Antolamendu planoetan ageri dira grafikoki definituak.

Plan Partzialaren zehaztapenak garatzeko eginen den hirigintzako proiektuan aldatu ahalko dira, betiere arrazoiak emanik.

-Eraikuntzaren altuera:

Hiru solairu gehienez ere. B+2. Gehieneko altuera metrotan. 13,50 metro, oro har, eta 16 metro, Auditorioari dagokion esparruan. Altuera hori eman ahalko zaio 1.000 metro karratuko azaleran gehienez ere. Nola nahi den ere, lurzatiaren nahiz bulebarraren arteko mugatik (I.E.ko mugatik) gutxienez ere 15 metrotara kokatuko da altuera zehatz hori.

Lurzatiaren I.E.ko angeluan, bulebarraren parean, finkatu den sestratik neurtuko dira altuerak.

Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorretan zehaztutakoaz gain, eraikinaren halako elementu zehatzetan ere gainditu ahalko da gehieneko altuera, eraikineko jardueretarako teknikoki ezinbestekoak badira, hau da, tximinietan, estalkian kokatu beharreko instalazioetan edo antzeko osagaietan, baina elementu horiek ezin dira berez eraikinak izan. Nola nahi den ere, elementu horiek ez dira auditorioaren gainean jarriko, behar bezala funtzionatzeko han jartzea ezinbestekoa denean izan ezik.

-Eraikigarritasuna:

Lurzati eraikigarria. 7.260,44 metro karratu.

Beheko solairuaren gehieneko okupazioa. Ez dago mugarik.

Gehieneko azalera eraikigarria: 16.000 metro karratu sestraren gainean.

Sotoan edo erdisotoan egiten den eraikinak lurzati eraikigarriaren azalera osoa hartu ahalko du.

Diseinu eta Urbanizazio baldintzak

-Eraiki gabeko esparruaren diseinua:

1. Eraikuntza proiektuan, irakaskuntza eta kultur erabileretarako lurzatirako idatziko den horretan, lurzati osoaren diseinua eta eremuaren tratamendu materiala zehaztuko dira, eraikinak hartzen ez dituen esparruak barne. Irakaskuntza eta kultur erabileretarako lurzatiaren titularrari egokituko zaio esparru horien urbanizazioa egitea.

2. Aldaketa honen esparruko eremu libre eta publikoen diseinuak nahiz tratamenduak kontuan hartuko dituzte ekipamendu-lurzatiko obren proiektuaren ezaugarriak, diseinua esparru osoan bat etor dadin eta behar bezala integratzeko.

Eremu libre eta publiko horien urbanizazio lanak dotazioetarako lurzatiaren proiektuan txertatuko dira, edo bestela, proiektu bereizi bat eginen da urbanizazio lan horiendako, betiere diseinua behar bezala integratzeko helburua erdiesten bada.

3. Nola nahi den ere, Udalaren zerbitzu teknikoek ontzat eman beharko dute eremu libre eta publikoen urbanizazioa.

-Iparreko oinezkoendako pasealekua:

Dotazioetarako lurzatien arteko pasealekua osatuko duen zerrendak oinezkoendako guneei dagokien diseinua eta tratamendu materiala izanen ditu.

Ezaugarri teknikoek kontuan hartuko beharko dute ezen, salbuespenez bada ere, ibilgailuak sartuko direla.

-Mendebaldeko pasealekua, oinezkoendako nahiz ibilgailuendako:

Oinezkoendako nahiz ibilgailuendako izanen denez, diseinuak bi erabilera horiek hartuko ditu kontuan, baina oinezkoen beharrei emanen zaie lehentasuna, izan ere erabilera hori lehenetsiko baita ondorio guztietarako. Horrrexegatik, sestraren sekzioa bateratua izanen da eta zoladurak eraikinaren zerbitzuko ibilgailu bakanen abiadura moteltzeko modukoa izanen da.

-Lurzatiaren itxiturak:

Ez dira nahitaez egin beharko.

Lurzatirako itxiturarik egitekotan, haien diseinua eta konponbide materiala konponbide arkitektoniko bateratuan txertatuko dira, eta beharrezkoa den eraikuntza eta urbanizazio proiektuaren barnean sartu beharko dira.

Altuera ez da 2,20 metrotik goitikoa izanen eta opakoa izan ahalko da 1,20 metro bitartean. Altuera horretatik goiti sare bidezko itxitura jarri ahalko da, iragazkortasuna bermatzeko balio beharko duena.

Lursailaren luzetarako profila dela eta, lurzatiko fronteren batean itxitura behar bada, itxitura horrek mailak izanen ditu, baina mailaketa horren ondorioz sortzen diren altuerek ez dute gehienez ere ezarritako neurria gaindituko. Salbuespenez, kalearen maldaren ondorioz, itxiturak ez baditu halako gune zehatzetan 2 metro hartzen, aurreikusitakoa baino altuera handiagoak onartu ahalko dira gune zehatz horietarako."

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hogeita bian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0211525