134. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. eta 135. artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea, Barne zuzendari nagusiak abuztuaren 19an 1491/2002 Ebazpenarena oraingo kasuan. Beraz, ediktu honen bidez beteko da Administrazio Prozedurari buruzko Lege indardunaren 59.4 artikuluan xedatua:

"Martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legeak, jendaurreko ikuskizunak eta josteta jarduerak arautzen dituenak, 28.2 artikuluan prozedura sumarioa ezarri du arau-hauste arinetarako. Prozedura horri jarraikiz, 78/2002 zenbakiko zehapen espedientea hasi da Gabriel Laiglesia Torres jaunaren aurka (NAN: 52.441.259; helbidea: Logroño kalea, Cascante), Iruñean 2002ko uztailaren 6an egin zen burtzi zezenketan Foruzaingoak salatu zuen gertaera dela eta. Izan ere, gertaera hori ekainaren 29ko 249/1992 Foru Dekretuak onetsi zuen Zezen Ikuskizunei buruzko Erregelamenduaren 89.4 artikuluaren aurkako arau-haustea izan liteke. Erregelamendu beraren 95.4.g) artikuluan arau-hauste hori arintzat jotzen da eta hargatik 30,05 eta 300,51 euro bitarteko isuna ezartzen ahal da (arestian aipatu foru dekretuaren 98.5 artikuluaren arabera). Interesatuak hamar eguneko epea du egokiak iruditzen zaizkion alegazioak aurkezteko eta frogak proposatzeko.

Halaber, jakinarazten zaio Purificación González Merchán andrea, Barne Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko burua, instruktore izendatu dutela eta María Jesús González Muñoz andrea idazkari.

Salatuak errefusa ditzake aipatu funtzionarioak, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 29. artikuluak ezarritako araubidearen arabera.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren hogeita batean.-Barne zuzendari nagusia, Alfredo González Echarren."

Iragarkiaren kodea: A0210359