69. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O R K O I E N

Comarca 1 industrialdearen zabalguneko A-7 lurzatiaren xehetasun azterlana hasiera batez onetsirik

Udalak, 2001eko apirilaren 27an egindako osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batez onestea Comarca 1 industrialdearen zabalguneko A-7 lurzatiaren xehetasun azterlana, ekimen pribatuz prestatua. Xehetasun azterlanean proposatutako eraikigarritasuna aldatu egiten da: osora, 9.655 metro karratukoa izanen da, eta ez 9.780 metro karratukoa azterlanean agertzen den gisa.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hamabost egunetan, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Orkoienen, bi mila eta bateko maiatzaren hamarrean. Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: A0105324