69. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I A N A

Birzatitze Proiektua eta Hirigintzako Hitzarmena hasiera batez onetsirik

Vianako Udaleko alkateak, apirilaren 18ko ebazpenaz, hasiera batez onetsi zituen Arau Subsidiarioetako UTC-1 exekuzio unitateko Birzatitze Proiektua eta Hirigintzako Hitzarmena. Gabriel Murias Murias jaunak sustatu ditu, "Comercial Vital Santo Tomás, S.L." merkataritzako enpresa ordezkatuz.

Espediente hori jendaurrean egonen da 15 egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ezartzen denetik aitzina, aztertu eta alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Vianan, bi mila eta bateko apirilaren hemezortzian. Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: A0104261