69. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Ipar Etxabakoitzeko Plan Partzialeko aldaketa, zerbitzugunerako SLC-1 lurzatian, S-1 sektorea/U.I.XX. Hasierako onespena

Iruñeko Alkatetzak, 2001eko apirilaren 9an, honako ebazpen hau eman zuen:

"Ikusirik Ipar Etxabakoitzeko Plan Partzialean (U.I.XX/S-1) aldaketa egiteko proiektua, Udaleko Hirigintza Gerentziako zerbitzu teknikoek egina, ebatzi dut:

1.-Hasiera batean onestea Ipar Etxabakoitzeko Plan Partzialeko aldaketa, U.I.XX/S-1, zerbitzugunerako SLC-1 lurzatian.

2-Espedientea jendaurrean hilabetez egotea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, eta bertako prentsan iragarkia paratzea".

Hori dena ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz indarra duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan eta 59.5 artikuluko a) idatz-zatian eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betez, izan litezkeen bertze interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ezin izan zaienentzat, jakinarazpen balioa izan dezan.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hamazazpian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0104192