69. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Akats zuzenketa, bitarteko administrari laguntzaile lanpostu bat oposizioaren bidez betetzeko deialdian

2001eko otsailaren 6ko osoko bilkuran onetsi eta 2001eko apirilaren 16an, 47. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, argitaratu zen deialdian akats bat dago, iragarki honen bidez zuzentzen dena. Hona hemen:

I. eranskinean, eskabide ereduan honakoa dio: "Oposizio- lehiaketaren bidez hartzeko deialdian onartua izatea eskatzen du.". Eta behar du: "Oposizioaren bidez hartzeko deialdian onartua izatea eskatzen du.".

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta ondorioak sor ditzan.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta bateko apirilaren hemezortzian. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: a0104186