3. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

ADMINISTRAZIO BAIMENA, Etxarri-Aranatzen instalazio elektrikoa jartzeko, eta, zehazki, hark dakarren onura publikoaren deklarazioa. 6810 G.T. - JAA/al espedientea.

Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 52, 53 eta 54. artikuluetan, urriaren 20an eman ziren 2617/66 Dekretuaren 9. artikuluan eta 2619/66 Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoak ondorioak izan ditzan, jendaurrean jarri da Iberdrola, D.E.S.A.U.k egindako eskabidea, ondoko ezaugarri nagusiak dituen goi tentsioko instalazioa baimendu eta haren onura publikoa zehazki deklaratzeko:

a) Eskatzailea: Iberdrola, D.E.S.A.U.

b) Instalazioa jartzeko tokia: Etxarri-Aranatz.

c) Instalazioaren xedea: Etxarri-Aranazko herriguneko ingurumen arloko eragina txikitzea.

d) Ezaugarri nagusiak: 30 kV-ko aireko linearen aldaera, Altsasu-Urdiain I. eta II.a izeneko STR lineakoa, 16-17. euskarritik; 380 metrokoa; 16-14 zenbakiko euskarrian amaiera duena eta tartean, 16-08. euskarritik eta 16-13. euskarria, 890 metrokoa, LA-125, metalezkoak, Etxarri-Aranazko mugapean.

Lur azpiko deribazio berria, Altsasu-Urdiain I. eta II.a izeneko STR lineako aldaeraeraren 16-14. euskarritik, 170 metrokoa, DH-Z1/150, Irañeta, Zugarreta eta ondoko kaleetatik, "Etxarri I" TZraino, 1x630 kVA, 30/0,42-0,24 kV, SF6 gelekin, eta 510 metroko lotunea; Barneko TZ berria, "Arluzape" izenekoa, makinarik gabe; eta 220 metroko lotunea; DH-Z1/240, bukaera aurreko lineako aldaeraren 16-13. euskarrian, Etxarri-Aranazko mugapean.

e) Nongo materialak: nazionalak.

f) Aurrekontua: 23.533.633 pezeta.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratzea, eta horrek presako okupazioa ekarriko du.

Hori dela-eta eskaera egin duen enpresak eskatzen du, halaber, bidezorraren ezarpena eta ondoren adieraziko diren finken presako okupazioa.

Aditzera ematen da, interesdunek instalazioaren proiektua Nafarroako Gobernuko Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuan aztertu ahal dezaten (Tomás Caballero parkea, 1. zk., Fuerte del Príncipe II. eraikina, 5. solairua), eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, bi aletan, aurkez ditzaten, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita hamar eguneko epean.

Iruñean, bi milako azaroaren hogeita hamarrean.-Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

E R A N S K I N A

Ukitutako ondasun eta eskubideak

Etxarri Aranatz 1 663 Larreak Teodoro García Aguirre, 15 4 60 - -

Saturnino García Aguirre,

M.ª Eugenia García Aguirre,

García Castañón 1, 2.a esk. Iruña

Etxarri Aranatz 1 728 Larreak Teodoro García Aguirre, 10 4 40 - -

Saturnino García Aguirre,

M.ª Eugenia García Aguirre,

García Castañón 1, 2.a esk. Iruña

Etxarri Aranatz 1 305 Larreak José Javier Mundiñano Lizarraga, 98 4 392 - -

Maiza kalea 1, Etxarri Aranatz

(*)Titularren zerrenda hau argitara eman da, baina ez da eragozpen izanen eskubide gehiago ez duen hirugarrenik agertzeko; hark, betiere, egiaztatu egin beharko du ukituriko ondasun eta eskubideen gainean duen titulua, zuzenbidez onartua dagoen edo zein modu erabiliz. Horretarako, espedientean agertu beharko du eta, legez ezartzen diren epeetan, nahi dituen alegazioak egin ahalko ditu.

Iragarkiaren kodea: a0011326