III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B E R A
Osoko bilkurak aurrekontu luzatuaren goranzko deikuntzen onespena
2001eko urtarrilaren 25ean Udalbatzak egindako osoko bilkuran, ondoan dagoen erabakia onetsi zuen:
1) Hurrengo goranzko deikuntzak hasiera batez onartzea:
-Udal Pilotalekua berritzeko obren proiektua egitea eta obra zuzendaritzaren lanak. 870.000 pezetako aurrekontua.
-Udal kiroldegia berritzeko obren proiektua egitea eta obra zuzendaritzaren lanak. 1.856.000 pezetako aurrekontua.
-Zalain auzoan parkea eta pilotalekua eraikitzeko lanak. 8.600.324 pezetako aurrekontua.
-Ricardo Baroja Eskolan bentilazioa handitzeko lurraren eta forjaketa sanitarioaren artean dagoen lekuan sei zulo egiteko. 835.200 pezetako aurrekontua.
-Berako kaleendako hiri-altzarien hornidura. 822.240 pezetako aurrekontua.
2) Nahi dituzten alegazioak jar ditzaten, hamabost laneguneko epean jendeaurrean jartzea Idazkaritzan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udal Iragarki- Taulan aldez aurretik iragarkia jarrita.
3) Erreklamazioarik balego, Udalbatzarrak akordio bat hartuko du erreklamazioak argitzeko.
4) Jendeaurreko epea iragan ondoren erreklamaziorik ez balego, hasiera bateko aipatutako goranzko deikuntzen behin-betiko direla agertzea.
Beran, bi mila eta bateko otsailaren bostean. Alkatea, J. Goia Etxeberria.
Iragarkiaren kodea: A0101416