135. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R G O I E N A

Administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio- lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Akats zuzenketa

Administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 6.2.7 oinarrian akatsa antzeman denez, 2001eko 111. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, irailaren 12an argitaratu baitzen, hona hemen zuzenketa.

Honela dioen tokian: "Test psikoteknikoa: 0tik 10 puntura. Gutxienez 2 puntu gainditzeko", honela behar du: "Test psikoteknikoa: 0tik 10 puntura. Gutxienez 5 puntu gainditzeko".

Ergoienean, bi mila eta bateko urriaren bederatzian. Alkatea, Olatz Berastegi Loiola.

Iragarkiaren kodea: A0110736