135. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R G O I E N A

2001eko aurrekontu orokor eta bakarra

Ergoieneko Udalak, 2001eko abuztuaren 10ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2001eko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan ezarritakoarekin bat, aurrekontua jendaurrean egonen da Udaleko idazkaritzan 15 egun baliodunetan, nahi duenak aztertu eta bidezko juzgatzen dituen erreklamazioak aurkez ditzan.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da eta argitaratzearen tramitea beteta geldituko.

Aurrekontua, kapituluka laburturik:

DIRUSARRERAK:

1.-Zuzeneko zergak: 9.489.741 pezeta.

2.-Zeharkako zergak: 1.500.000 pezeta.

3.-Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak: 38.000 pezeta.

4.-Transferentzia arruntak: 9.920.000 pezeta.

5.-Ondareko dirusarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 250.000 pezeta.

7.-Kapital transferentziak: 11.750.000 pezeta.

Dirusarrerak, guztira: 32.947.741 pezeta.

GASTUAK:

1.-Langileen gastuak: 5.570.378 pezeta.

2.-Ondasun arrunten eta zerbitzuen gastuak: 5.524.753 pezeta.

4.-Transferentzia arruntak: 3.548.626 pezeta.

7.-Kapital transferentziak: 16.753.984 pezeta.

9.-Finantza pasiboak: 1.540.000 pezeta.

Gastuak, guztira: 32.947.741 pezeta.

Ergoienean, bi mila eta bateko urriaren batean. Alkate udalburua, Olatz Berastegi Loiola.

Iragarkiaren kodea: A0110719