III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
U H A R T E
Xehetasun azterlana hasiera batez onetsita
Uharteko Udalak, 2001-10-10ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ugarrandiako plan partzialeko U.M.17, U.M.18, U.M.19 eta U.M.20 unitateetarako xehetasun azterlana, Iprourban 2000ak sustatua, espedientean behar bezala eginbideturik dagoen testuari jarraituz.
Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunetan.
Uharten, bi mila eta bateko urriaren hamaikan. Udalburua, José Iriguíbel López.
Iragarkiaren kodea: A0110681