135. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

353/2001 FORU AGINDUA, irailaren 26koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Nafarroako Agiritegi Nagusiaren Errege Auzitegien ataleko Dokumentu Basea, 2002, 2003 eta 2004an, egiteko administrazio klausula partikularren eta baldintza teknikoen pleguak onesten dituena.

Nafarroako Agiritegi Nagusiaren Errege Auzitegien ataleko Dokumentu Basea egiteko zerbitzua kontratatzeko lehiaketa murriztua.

-Prozedura: murriztua.

-Esleitzeko era: lehiaketa.

-Kontratuaren xedea: Nafarroako Agiritegi Orokorraren Errege Auzitegien ataleko Dokumentu Basea egiteko zerbitzua, 6. fasea.

-Kontratazio aldia: 2004ko abenduaren 31 arte.

-Gehieneko aurrekontua: 90.000.000 pezeta (B.E.Z. barne).

-Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio klausula partikularren pleguan azaltzen dena. Agiriek jatorrizkoak edo notario edo administrazio bidez kautotutako kopiak beharko dute izan.

-Aurkezteko tokia eta mugaeguna: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hamalaugarren eguna arte, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistro Orokorrean, edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legeko 38.4 artikuluan baimentzen den edozein tokitan.

-Parte hartzeko proposamenak jendaurrean irekitzeko tokia eta egun-orduak: aurreko puntuan ezarritako epea bukatu eta hirugarren egun balioduneko 12:00etan.

-Pleguak: pleguak lizitatzaileen eskura daude Agiritegi eta Dokumentu Ondarearen Atalean (Karlos III.a etorbidea, 2).

Iruñean, bi mila eta bateko urriaren hogeita seian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: a0110275