135. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R I B A R R I

2001eko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketei buruzko espedientea hasiera batez onetsita

Iribarriko Kontzejuak, 2001eko urriaren 9an egin osoko bilkuran, honakoa erabaki zuen:

Ikusirik 2001eko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketei buruzko espedientea.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 212. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat, aho batez erabaki da:

1. Hasiera batez onestea 2001eko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketei buruzko espedientea. Hona hemen aldaketak:

Kreditu gehikuntzak:

432-14102 kontusaila. Soldatak, herriko konponketengatik: 200.000 pezeta

Aldaketak, guztira: 200.000 pezeta.

Finantziazio iturria:

870 kontusaila. Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 200.000 pezeta.

2. Espedientea jendaurrean jartzea 15 egunetarako, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia paratu ondoren.

3. Ez bada erreklamaziorik aurkezten 2001eko ekitaldiko aurrekontuko aldaketen aurka, behin betiko onetsitzat joko da, aurreko puntuan ezarritako jendaurreko epea iragandakoan.

Iribarrin, bi mila eta bateko urriaren hamarrean. Alkatea, Javier Piérola.

Iragarkiaren kodea: A0110826