138. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Zehapen espedienteen jakinarazpena

Ondotik aipatzen diren pertsonei jakinarazpena egitea ezinezkoa suertatu denez, eta Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko 32/90 Foru Dekretua eta aplikatzen ahal den gainerako legeria hausteagatik Alkatetza honek egin dituen jarduketak direla eta, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta salatua bizi den tokiko Udalaren ediktu oholean paratu da,

-1. espedientea. Arau-hauslea: Latasa Car, S.L. Tokia: Talluntxe industrialdeko C kaleko 19. nabea, Noainen.

Jakinarazten den jarduketa: Noaingo Alkatetzaren ebazpena, 2000ko uztailaren 1ean emana, eta karguen plegua, ondoko hauek baitira:

Udal honek jakin duenez, Noaingo Talluntxe industrialdeko C. kaleko 19. nabean dagoen Latasa Car, S.L. enpresak, automobilak erakusten eta saltzen ari da irekitzeko lizentzia izan gabe.

Kontuan harturik, aipatu egintzak ingurugiroaren gainean indarra duen araudiaren aurkako arau-haustea izan daitezkeela, eta haren erantzulea Serogar Noáin, S.L. enpresa izanen litzatekeela, uztailaren 19ko 227/1993 Foru Dekretuko 3. artikulua eta ondokoak aplikatuz, bertan ezartzen baita ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolaren gaineko arau-hausteak zehatzeko prozedura, eta Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko uztailaren 5eko 16/1989 Foru Legeak ematen didan eskumena erabiliz,

Ebatzi dut:

1. Zehapen espedientea abiaraztea Latasa Car, S.L. enpresari, adierazitako egintzak ikertzeko eta, kasua bada, zehatzeko, Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolaren gaineko Erregelamenduko 39. artikuluan (otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretua) tipifikatzen den arau-haustea izan baitaitezke.

2. Oscar Laquidain Pascual, Noain-Elortzibarko Udaleko zinegotzi jauna espedientearen instruktore izendatzea.

3. Ebazpen hau Latasa Car, S.L. enpresari igortzea, behar diren ondorioetarako.

Noáin-Elortzibarren, bi milako uztailaren batean.

KARGUEN PLEGUA

Latasa Car, S.L. enpresaren aurka, Noaingo Talluntxe industrialdeko C kaleko 19 nabean baitago, eraman den zehapen prozeduran, burutu diren jarduketak ikusirik, ondoko kargu hauek aurkeztu dira:

1.-Administrazio jarduleak frogatu dituen egintzak honako hauek dira: jarduera egin da orain arte, irekitzeko lizentzia izan gabe.

2.-Egintza horiek arau-haustea izan daitezke, Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolaren gaineko Erregelamenduko 39. artikuluan (otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretua) tipifikatzen dena, eta arau-hauste arina izanen litzateke.

3.-Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolaren gaineko erregelamenduko 42. artikuluan ezarritakoaren arabera, arau-hauste arinak 1.000.000 pezetarainoko isunarekin zehatu ahalko dira.

4.-Zehatzeko ahalmena Noain-Elortzibarko Udaleko alkate jaunari dagokio, Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolaren eta hirigintzaren gaineko arau- hausteak zehatzeko prozedura ezartzen duen uztailaren 19ko 227/93 Foru Dekretuko 7. artikuluko A letrako 2. idatz-zatiari jarraikiz.

5.-Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolaren eta hirigintzaren gaineko arau-hausteak zehatzeko prozedura ezartzen duen uztailaren 19ko 227/93 Foru Dekretuko 4.1 artikuluari jarraikiz, hamabost eguneko epea ematen zaio Latasa Car S.L.ri, haren eskubidearen alde bidezko juzkatzen dituen alegazioak aurkezteko.

Noainen, bi milako uztailaren batean.

-2. espedientea. Arau-hauslea: Serogar Noáin, S.L. (Iker Gastearena Villanueva). Tokia: Noain-Ezkirotz industrialdea, Noainen.

Jakinarazten diren jarduketak: Noaingo Alkatetzaren ebazpena, 2000ko martxoaren 29an emana, karguen plegua, 2000ko martxoaren 29koa, ebazpen proposamena, 2000ko maiatzaren 5ekoa eta isuna, 2000ko uztailaren 1ekoa. Hona hemen:

Udal honek jakin duenez, Noaingo Noain-Ezkirotz industrialdean dagoen Serogar Noáin, S.L. enpresak, sagardoa egiten ari da irekitzeko lizentzia izan gabe.

Kontuan harturik, aipatu egintzak ingurugiroaren gainean indarra duen araudiaren aurkako arau-haustea izan daitezkeela, eta haren erantzulea Serogar Noáin, S.L. enpresa izanen litzatekeela, uztailaren 19ko 227/1993 Foru Dekretuko 3. artikulua eta ondokoak aplikatuz, bertan ezartzen baita ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolaren gaineko arau-hausteak zehatzeko prozedura, eta Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko uztailaren 5eko 16/1989 Foru Legeak ematen didan eskumena erabiliz,

Ebatzi dut:

1. Zehapen espedientea abiaraztea Serogar Noáin, S.L. enpresari, adierazitako egintzak ikertzeko eta, kasua bada, zehatzeko, Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolaren gaineko Erregelamenduko 39. artikuluan (otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretua) tipifikatzen den arau-haustea izan baitaitezke.

2. Oscar Laquidain Pascual, Noain-Elortzibarko Udaleko zinegotzi jauna espedientearen instruktore izendatzea.

3. Ebazpen hau Serogar Noáin, S.L. enpresari igortzea, behar diren ondorioetarako.

Noáin-Elortzibarren, bi milako martxoaren hogeita bederatzian.

KARGUEN PLEGUA

Serogar Noáin, S.L. enpresaren aurka, Noaingo Noain-Ezkirotz industrialdean baitago, eraman den zehapen prozeduran, burutu diren jarduketak ikusirik, ondoko kargu hauek aurkeztu dira:

1.-Administrazio jarduleak frogatu dituen egintzak honako hauek dira: jarduera egin da orain arte, irekitzeko lizentzia izan gabe.

2.-Egintza horiek arau-haustea izan daitezke, Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolaren gaineko Erregelamenduko 39. artikuluan (otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretua) tipifikatzen dena, eta arau-hauste arina izanen litzateke.

3.-Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolaren gaineko erregelamenduko 42. artikuluan ezarritakoaren arabera, arau-hauste arinak 1.000.000 pezetarainoko isunarekin zehatu ahalko dira.

4.-Zehatzeko ahalmena Noain-Elortzibarko Udaleko alkate jaunari dagokio, Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolaren gaineko arau-hausteak zehatzeko prozedura ezartzen duen uztailaren 19ko 227/1993 Foru Dekretuko 7. artikuluko A letrako 2. idatz-zatiaren arabera.

5.-Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolaren gaineko arau-hausteak zehatzeko prozedura ezartzen duen uztailaren 19ko 227/1993 Foru Dekretuko 4.1 artikuluari jarraikiz, hamabost eguneko epea ematen zaio Serogar Noáin, S.L. enpresari, haren eskubidearen alde bidezko juzkatzen dituen alegazioak aurkezteko.

Noainen, bi milako martxoaren hogeita bederatzian.

EBAZPEN PROPOSAMENA

Noain-Elortzibarko Udaleko alkate jaunaren ebazpenaren bidez, Serogar Noáin, S.L enpresari abiarazitako zehapen espedientearena:

1.-Frogatutzat jotzen diren egintzak:

Irekitzeko lizentzia izan gabe lanean jardutea.

2.-Espedientatuak aurkeztutako alegazioen balorazioa:

Espedientatuak ez duenez aurkeztu deskargurik, azaldu diren gertaerak, hots, irekitzeko lizentzia izan gabe lanean jardutea, ez dira aldatzen. Horiek horrela, karguen pleguan jakinarazi den moduan mantentzen da.

3.-Tipifikazio juridikoa.

Frogatutako egintzak Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolaren gaineko erregelamenduko 39. artikuluan (otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretua) tipifikatutako arau-haustea dira.

4.-Zehapen proposamena.

50.000 (berrogeita hamar mila) pezetako zehapen ekonomikoa ezartzea proposatzen da, aipatu erregelamenduko 42. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Proposamena interesatuari igorriko zaio eta 15 eguneko epea emanen zaio zehapenaren aurkako alegazioak aurkezteko eta bidezko juzkatzen dituen agiriak eta informazioak aurkezteko. Orobat, adierazten zaio espedientea eta bertan dauden agiriak eskura dituela Udal honetan.

Noain-Elortzibarren, bi milako maiatzaren bostean.

Alkatetzak 1999ko abenduaren 17an emandako ebazpenaren bidez, zehapen espedientea ireki zitzaion Noaingo Noain- Ezkirotz industrialdean dagoen eta sagardoa egiten duen Serogar Noáin, S.L. enpresari, aginduzko irekitzeko lizentzia izan gabe lanean jarduteagatik. Ebazpen hori 2000ko apirilaren 12an jakinarazi zen.

2000ko apirilaren 12an karguen plegua jakinarazi zitzaion eta 15 eguneko epea eman zitzaion haren eskubidearen alde bidezko juzkatzen zuena alegatzeko.

2000ko martxoaren 24an zehapen espedientearen ebazpen proposamena jakinarazi zitzaion.

Ezarritako epean enpresak ez du alegazioen idazkirik aurkeztu.

Kontuan harturik, edozein jardueratan aritzea jarduerarako eta irekitzeko lizentzia izan gabe tipifikatua dagoela Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzen duen 32/1990 Foru Dekretuan.

Kontuan harturik, enpresa horri jakinarazi egin zitzaiola jarduera egiteko dagokion lizentzia izan behar zuela.

EBATZI DUT:

1. Serogar Noáin, S.L. enpresari 50.000 pezetako isuna ezartzea, egindako arau-hausteagatik. Zenbateko hori Noain-Elortzibarko Udalaren kontuan ordainduko da (Nafarroako Aurrezki Kutxa, 2054/0114/38/1100000281 zenbakia), hamabost egun balioduneko epean, jakinarazten denetik. Ordaintzen ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da, legeak xedatzen duenaren arabera.

2. Ez du dokumentaziorik aurkeztu espedienteari hasiera emateko, eta 60 eguneko epea, gehienez ere, eman zaio irekitzeko lizentziari dagokion dokumentazioa aurkezteko.

3. Ezarritako isuna, ehuneko hogeita hamarrean gutxituko da, ondoko betebeharrak betetzen badira, uztailaren 19ko 227/1993 Foru Dekretuko 11. artikuluari jarraikiz.

Ebazpen hau jakinaraz bekio Serogar Noáin, S.L. enpresari.

Noain-Elortzibarren, bi milako uztailaren batean.

Noainen, bi milako urriaren hamarrean. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: a0009580