138. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Jarduera sailkatuak

Abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean (89-12-15eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez (90-03-02ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela amabost egunez ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek egoki juzkatzen dituzten oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Comercial Archueta, S.A. Jarduera: BMW kontzesionarioaren ibilgailuak erakutsi, saldu eta konpontzeko tailerra. Tokia: Las Labradas industrialdea, 4.15 lurzatian (87/00).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, bi milako urriarren hogeita zazpian. Zinegotzi delegatua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: a0010169