138. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Hiri hondakinen kudeaketa arautzeko ordenantza

Iruñerriko Mankomunitatearen Batzarre Nagusiak, 2000ko urriaren 31n egindako bileran, Hiri hondakinen kudeaketa arautzeko ordenantzaren 18. artikulua aldatzeko hasierako onespena erabaki zuen.

Aipatu erabakiarekin bat, delako ordenantza jendaurrean egonen da 30 egun balioduneko epean, bitartean herritarrek eta interesatuek dituzten erreklamazio, eragozpen eta oharpenak egin ahal izanen baitituzte.

Iruñean, bi milako azaroaren bian. Mankomunitateburua, Javier Iturbe Ecay.

Iragarkiaren kodea: A0010142