138. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A N G U R E N

Hasierako onespena, UO2T unitatearen xehetasun azterlanari

Aranguren ibarreko Udaleko alkate udalburuak ebazpena eman zuen urriaren 23an, Aranguren ibarreko Hirigintzako Udal Arauetako UO2T unitatean Pablo Piotti Tomassok sustatu duen xehetasun azterlana hasiera batean onesteko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz indarra duen uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan xedatutakoa betez, interesatu guztiek espedientea aztertzen ahalko dute, baita hari alegazioak egin ere, horretarako hamabortz eguneko epea izanen baitute, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Mutiloabeitin, bi milako urriaren hogeita lauan. Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: A0009795