138. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Famili langile bat oposizio-lehiaketa bidez eta lanaldi erdian hartzeko deialdia

Mankomunitate honek famili langile bat oposizio-lehiaketa bidez, lan-kontratuarekin eta lanaldi erdian hartzeko deialdia iragarri du, Gizarte Zerbitzu Oinarrzikorako, ondoko baldintzei loturik:

1.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen ondorioz izendatzen den izangaia lanaldi erdiko lan-kontratudun finkoa izanen da, eta Gizarte Segurantzan afiliatuko da eta hartan inskribatuko. Langileak legez ezarritako probaldi luzeena gainditu beharko du.

1.2. Izendatzen den izangaiak Zangozako eskualdeko Mankomunitateko udalerriren batean bizi beharko du.

1.3. Kontratatuaren eginkizunak famili langile batek berezko dituenak izanen dira, erran nahi baita, arrazoi ezberdinak direla-eta zerbitzu honen beharrean dauden familia edo norbanakoen laguntza (norberaren garbitasuna, etxebizitzaren garbiketa, janariak prestatzea, e.a.), beti ere Mankomunitate honen Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoaren gainbegiradapean.

1.4. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren E mailari dagokion ordainsariaren % 50 jasoko du lansari.

1.5. Lanaldi erdia izanen du eta hura Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen beharren ariora beteko da. Lanaldia luzatuko da Mankomunitateak, premien ariora, komenigarritzat jotzen badu.

2.-Izangaien beharkizunak.

2.1. Deialdi honetara onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Europako Batasuneko herritarrak izatea.

b) 18 urte beterik izatea.

c) Eskola Agiria edo haren baliokidea izatea.

d) Bere eginbeharrak betetzeko behar den gaitasun fisiko zein psikikoa izatea eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua ez izatea.

e) Ibilgailuak gidatzeko B motako baimena edukitzea, eta lanpostuko egitekoak betetzeko ibilgailua eskura izatea.

2.2. Aurreko baldintzak, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako bete beharko dira, eta oposizio-lehiaketaren prozeduran zehar, izendapena arte.

3.-Eskabideak.

3.1. Eskabideak Mankomunitateko erregistroan aurkeztu beharko dira, 30 egun naturaleko epean, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina. Eskabide horiek deialdi honetan argitaratzen den ereduari lotu beharko zaizkio, eta haietan, eskabideak aurkezteko eman den epea bukatzen denerako, eskatzen zaizkien baldintza guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute izangaiek.

Eskabideekin batean N.A.N.ren eta gidatzeko baimenaren fotokopia eta curriculum vitae-a aurkeztuko dira, baita izangaiak lehiaketaldian baliarazi nahi dituen merezimendu guztien frogagirien jatorrizkoak edo kopia konpultsatuak ere.

3.2. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

4.-Izangaien onarpena.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, mankomunitateburuak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko.

4.2. Izangai baztertuek, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamar egun baliodunen barrenean erreklamazioak egiten ahalko dituzte eta, okerrik bada, horiek zuzendu.

4.3. Erreklamazio epea iraganik eta horiek ebatzitakoan, mankomunitateburuak onartu eta baztertuen behin-betiko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko. Onesteko ebazpen horrekin batean probak hasteko tokia, eguna eta ordua ere zehaztuko dira. Denak egun berean egin litezke epaimahaiak horrela erabakitzen badu.

5.-Oposizio-lehiaketa nola eginen.

5.1. Lehiaketaldia.

5.1. Alegaturiko merezimenduak agiri bidez frogatu behar dira eta gehienez ere 15 puntuko kalifikazioa jasoko dute. Epaimahaiak noiznahi eska ditzake argigarriak edo datu osagarriak lehiatzaileek alegatutako merezimenduen gainean.

Deialdia argitaratu zen egunean ziren merezimenduak baizik ez dira kontuan hartuko, agiri bidez frogatzen badira edo eskabidearekin batean aurkeztu badira. Bertzenaz, ez dira aurkeztutzat joko.

Ez dira bi aldiz baloratuko baremoko multzo bereko zerbitzuak, denbora aldetik batera egin badira.

Baloratu beharreko urte kopurua osoa ez bada, dagokion heinean kontatuko da.

5.2. Oposizioaldia:

Oposizioa ondoko ariketek osatuko dute:

a) Lehenbiziko ariketa: deialdi honetako I. eranskinean agertzen diren gaien artean zozketaz hautatzen den baten gainean idatzi beharko da.

Ariketak bi ordu iraunen du.

b) Bigarren ariketa: epaimahaiak, lanarekin ikustekoa izanik, zehaztuko duen kasu praktiko baten gainean idatzi beharko da.

Ariketak bi ordu iraunen du.

6.-Oposizio-lehiaketaren balorazioa.

Oposizio-lehiaketaren puntuazioa 50 puntu izanen da osotara.

6.1. Lehiaketaren balorazioa:

Lehiaketaldiak gehienez ere 15 puntuko balorazioa izanen du, honela banaturik:

1. Lanbide esperientzia: etxez etxeko laguntza zerbitzu batean famili langile lanetan aritzeagatik: 4 puntu urte bakoitzeko eta gehienez ere 12 puntu.

2. Egiaztatzen den esperientzi denborak urte osoak egiten ez baditu, dagokion heinean kontatuko da.

3. Prestakuntza ikastaroak: E.L.Z.ren bitartez egin beharreko eginkizunekin ikusteko badute.

-20 ordu bitarte: 0.25 puntu.

-20tik 40 ordu bitarte: 0.50 puntu.

-40 ordu baino gehiago: puntu 1.

Gehienez ere 3 puntu.

6.2. Oposizioaren balorazioa:

Lehenbiziko ariketa: gehienez ere 15 puntu.

Bigarren ariketa: gehienez ere 20 puntu.

Oposizioa gainditzeko, ariketa bakoitzean gutienez ere puntuazioaren % 50 eskuratu beharko da eta bertzerik gabe bazterturik geldituko da puntuazio horretara ailegatzen ez den oposizio-egilea.

Epaimahaikide bakoitzak bere kalifikazioa emanen du eta kalifikazio guztien banaz-bertzekoa izanen da kasuan kasuko ariketa atalaren puntuazioa.

6.3. Azken balorazioa:

Azken kalifikazioa oposizio-lehiaketan erdietsitako puntuazio ezberdinen batura izanen da.

7.-Epaimahaiaren osaketa eta jarduketa:

7.1. Kide hauek osatuko dute oposizio-lehiaketaren epaimahaia:

Mahaiburua: Zangozako eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko burua.

Ordezkoa: batzarkidea, mankomunitateburuak hautatua.

Mahaikidea: Nafarroako Gobernuaren N.G.O.I.ak hautaturiko teknikaria.

Ordezkoa: Nafarroako Gobernuaren N.G.O.I.ak hautaturiko teknikaria.

Mahaikidea: Nafarroako Gobernuaren N.G.O.I.ak hautaturiko teknikaria.

Ordezkoa: Nafarroako Gobernuaren N.G.O.I.ak hautaturiko teknikaria.

Mahaikidea: Zangozako eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte langilea.

Ordezkoa: Zangozako eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte langilea.

Idazkaria: Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko idazkaria.

Ordezkoa: Oibarko Udaleko idazkaria.

7.2. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu oinarri hauek ulertu edo aplikatzerakoan sor daitezkeen afera guztiak.

7.3. Epaimahaiak aholkulari adituak ekartzen ahal ditu proba guztietarako edo zenbaitetarako bakarrik. Aholkulari horiek laguntza emanen diote epaimahaiari eta beren arlo teknikoan baizik ez dira ariko.

7.4. Hautapen probak hasi aurretik eratu beharko da epaimahaia eta eratzea baliozkoa izateko kideen erabateko gehiengoa bederen egon beharko da bertan.

7.5. Probak deialdi bakarrean eginen dira, eta hartara izangaiek Nortasun Agiri Nazionala aldean daramatela joan beharko dute. Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.

8.-Gainditzen dutenen zerrenda.

8.1. Oposizio-lehiaketaren kalifikazioa amaiturik, epaimahaiak gainditu duten izangaien izen zerrenda, erdietsitako puntuazioaren hurrenkeran, aditzera emanen du Mankomunitatearen behin-behineko egoitzan (General Los Arcos plaza, 13, Zangoza). Halaber, azken kalifikazioetan hoberena erdietsi duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena eginen dio Zerbitzuen Mankomunitateari.

8.2. Proposamen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

8.3. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 30 egun naturalen barnean, proposatutako izangaiak deialdian gaitasuna edo bertze dela-eta eskatu diren agiriak ekarri beharko ditu. Aipatu epearen barrenean eta behar adina frogaturiko ezinbertzekoak salbu, agiri horiek aurkezten ez baditu, iraungirik geldituko da izangaiaren eskubidea eta haren hutsunea gainditu dutenen zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiarekin beteko da.

9.-Izendapena eta lanpostuaren jabetza hartzea

Mankomunitateak 8.3 atalean agindutakoa bete duten izangai proposatuak izendatuko ditu. Izendapenak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko dira.

Izendapenaren jakinarazpenetik aitzina izangai izendatuak hilabeteko epea du lanpostuaz jabetzeko. Horrela egiten ez badu, eskubide guztiak galduko ditu eta 8.3 atalean ezarritakoari jarraikiko zaio.

10.-Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, haren oinarri eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauek paratzen ahal dira:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, hilabetez jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Sailari zuzendua, bi hilabetez jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuendua, hilabetez jakinarazi edo argitaratzen den egunetik aitzina.

11.-Eskabidea eredua:

Izena:

N.A.N. zenbakia:

Jaioteguna:

Sorlekua:

Probintzia:

Bizitokia:

Karrika:

Zenbakia:

Etxebizitza:

Posta kodea:

Telefonoa:

Gidatzeko baimena luzatu zeneko data:

Lanpostuko egitekoetarako matrikula hau duen autoa dut:

Zure aitzinera agertzen naiz eta azaltzen dut:

Zangozako eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatearen Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoan, lanaldi erdian eta lan-kontratuarekin famili langile bat oposizio-lehiaketa bidez hartzeko egun honetan .... eta zenbaki hau .... zuen Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu deialdira onartua izatea eskatzen dudala.

Karguan aritzeko galarazten didan eritasun edo akats fisiko nahiz psikikorik ez dudala.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezgaitasun bakarrik ere ez dudala.

Ez naizela inongo administrazio publikotako zerbitzutik berezia izan disziplina espediente bidez, eta eginkizun publikoetan aritzeko desgaiturik ez nagoela.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, galdaturiko baldintza guztiak betetzen ditudala.

Horrenbertzez,

Eskatzen dut eskabide hau onartzea eta, hortaz, Zangozako eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatearen Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoan, lanaldi erdian eta lan-kontratuarekin famili langile bat oposizio-lehiaketa bidez hartzeko deialdira onartua izatea.

Zangozan, 2000ko ........aren ...(e)an.

(Sinadura)

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEKO BURUA

Zangozan, bi milako urriaren hamahiruan. Zangozako eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko burua, José Luis Val Huesa.

I. ERANSKINA

Gai zerrenda

1. gaia.-Gizarte zerbitzu oinarrizkoak Nafarroan.

2. gaia.-Etxez etxeko laguntza zerbitzua gizarte zerbitzu oinarrizkoen ingurumarian.

3. gaia.-Famili langileak etxez etxeko laguntza zerbitzuan. Definizioa, egitekoak, bertze profesionalekiko harremanak.

4. gaia.-Hirugarren adinaren ezaugarriak eta arazo nagusiak gorputzaren, adimenaren nahiz gizartearen aldetik.

5. gaia.-Osasuna. Ohitura osasungarriak, nutrizioa eta elikadura, soinketa, eritasunei aurre hartzea eta istripuak, errehabilitazioa, osasun laguntza eta medikazioa.

6. gaia.-Famili langilea bere eginkizunak betetzerakoan etxez etxeko laguntza zerbitzuaren erabiltzaile ezberdinekin.

Iragarkiaren kodea: A0009741