138. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

BIDAUSI MANKOMUNITATEA

Ordenantza fiskala aldatzeko behin betiko onespena

Bidausi Mankomunitateko Batzarre Orokorrak, 2000ko martxoaren 31n egindako bilkuran, aho batez erabaki zuen hasierako onespena ematea tasen aldaketari, Zaborrak eta hondakinak bildu eta ezabatzeko zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

Erabakia 66. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 2000ko maiatzaren 31n.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitako erreklamazio epea iraganik, behin betikoz onetsi da ordenantza fiskaleko aldaketa.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 326. artikuluan xedatutakoak bere ondorioak izan ditzan.

Garraldan, bi milako urriaren hemeretzian. Mankomunitateburua, José Ignacio Dufur Ohárriz.

Iragarkiaren kodea: A0009739