136. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

1357/2000 EBAZPENA, urriaren 16koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana. Onesten du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Otorrinolaringologiako barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen Ebazpenaren bidez onetsi da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Otorrinolaringologiako barrutiko sendagile espezialista izateko l anpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, ondoko arau hauei loturik:

1.-Arau orokorrak.

Deialdi hau honako lege testuek zuzenduko dute: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuak, Osasun kontseilariaren urriaren 8ko 151/1998 Foru Aginduak, Osasunb idea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartzeko eta bertako A mailako osasun langileen lanpostuak (A.1 eta A.2 estamentuak) betetzeko prozedurak arautu eta horrelakoetan aplikatu beharreko baremoak finkatzen dituenak, baita gainerako arau osagarriek ere.

1.1. Deialdi honen xedea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Otorrinolaringologiako barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzea da, lanpostu hori Osasun bidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak martxoaren 13an emaniko 340/2000 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren ondoriozko lekualdatze lehiaketan hutsik gelditu ondotik (ebazpen hori 2000ko apirilaren 19ko 46. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen). Lanpostuak Lizarra Ospitalean izanen du destinoa (plantillako zenbakia: 63692).

1.2. Deitutako lanpostua igoera txandan beteko da. Dena dela, izangaiek aukera izanen dute deialdian parte hartu eta indarra duen legerian aipatzen diren txandetako edozeinetan (Irekia, Igoerakoa, Sistema Nazionaleko Lekualdatzea) sartu nahi dutela eskatzeko, 1.3 oinarrian xedatutakoa betetzeko.

Deialdi honetako oinarrietan xedatutakoa (baldintzak, aurkeztu beharreko dokumentazioa, lehiaketaldiko balorazioa...) igoera txandan edo txanda irekian parte hartzen duten izangaiei aplikatuko zaie. Osasun Sistema Nazionaleko lekualdatze txandan aurkezten direnei, berriz, dagokien arautegia.

1.3. Lanpostu hutsa bete gabe gelditzen bada, dagokion txandari gehituko zaio, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Lanpostu hutsak betetzeko ordena ondoko hau izanen da:

a) Lehenbizikoa, hirugarrena, zazpigarrena eta bederatzigarrena txanda irekian.

b) Bigarrena, laugarrena, seigarrena, zortzigarrena eta hamargarrena, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen funtzionario, estatutupeko edo lan-kontratudun finkoen arteko igoera txanda murriztuan, igoera erregu latzeko azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 12. artikuluak eta indarra duen Lan Hitzarmenak osatzen duten arautegiari jarraikiz.

c) Bosgarrena, lekualdatze lehiaketan, Osasun Sistema Nazionalean (Insalud-Zuzeneko Kudeaketa eta Herrialdeetako Osasun Zerbitzuak) deitutako lanpostuaren parekoa betetzen duten edo lanpostua erreserbaturik duten plantillako langile finkoen artean, bai eta jarduneko egoeraz beste batean daudenen artean ere, erakunde horietako lanpostuetatik heldu badira, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 10. artikuluaren 1.c idatz-zatian ezarritakoari jarraikiz.

Lanpostu hutsak betetzeko hurrenkera bigarrenetik hasiko da, aurretik esleitutako lanpostuak direla-eta.

Aurreko a), b) eta c) idatz-zatietan ezarritako txanda erreserbetan bete gabe gelditzen diren lanpostu hutsak, kasuan-kasuan, ondorengo puntuetan ezarritako txandei gehituko zaizkie.

Zikloa osaturik, berriz hasiko da hurrenkera beraren arabera, a) letran ezarritakotik abiatuta.

1.4. Izendapenak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren nomina eta plantillako funtzionario bihurtuko du izendatua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioei buruz indarra duten xedapenetan adierazten diren eskubide eta be tebehar guztiekin.

1.5. Deitutako lanpostua A maila edo taldekoa da, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estamentu eta espezialitateetako izendapenetan indarra duen sailkapenaren arabera (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen araub ide berariazkoa arautzen duen urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen eranskina), "sendagile espezialistak" estamentuan eta "Otorrinolaringologia" espezialitatean dago sailkaturik. Lanpostuaren dotazioa izanen da urriaren 20ko 11/1992 Foru Legean eta apli katzekoak diren gainerako xedapenetan ezarritako lansaria.

1.6. Barrutiko sendagile espezialistaren lanpostua lortzen duen izangaia destinoko ospitaleari organikoki atxikia geldituko da. Era berean, ospitale horri dagokion osasun barrutiari atxikiko zaio bere eginkizunetarako, eta aipatu eginkizun atxikipe netik heldu diren eginkizunak izanen ditu, zentroko zuzendaritzak edo Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak emanen dizkioten arau edo jarraibideen arabera.

1.7. Hautapen probak gainditu eta deialdi honetako lanpostua betetzeko izendatzen den izangaiak, lehendik ere Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioa bazen eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuan eta gaine rako xedapen osagarrietan aipatzen den eskubide pasiboen eta osasun eta gizarte laguntzaren araubidean afiliaturik bazegoen, aukera izanen du araubide horretan iraun ala Gizarte Segurantzaren araubidera aldatzeko.

Izangaia txanda irekitik sartu bada, funtzionario bihurtuko da e5ta bai Gizarte Segurantzako araubide orokorrean alta hartuko ere aipatu araubidean aurreikusten den babes ekintzaren pean.

1.8. Izendatutako izangaiak destinoko herrian bizi beharko du, eta bizilekua udalerri horretan eduki. Destinoa administrazio organo eskudunek aldatzen ahalko dute.

1.9. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta administrazio organo eskudunek edozein unetan aldatzen ahalko dute.

1.10. Izendatutako izangaiak zerbitzuak emanen ditu dedikazio esklusiboan, hau da, disponibilitate eta dedikazio osoz, eta ez du beste irabazizko jarduerarik egiterik izanen, ez sektore publikoan ez pribatuan, urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen 10.3 artikuluan adierazitakoak salbu.

Era berean, zentroko zuzendaritzak edo, haren eskuorde gisa, dagokion burutzak agintzen dituen agerpen fisikoko goardialdiak edo/eta lokalizatuak bete beharko ditu.

1.11. Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legeak aurreikusten duen bezala, osasunaren arloko profesionalek parte hartuko dute ikasleek graduatu aurretik eta graduatu ondotik izan ohi duten prestakuntzan, baita etengabeko irakaskuntzan ere , eta neurri berean laguntza emanen dute biztanleen osasun hezkuntzarako ekintzetan.

2.-Izangaien betebeharrak.

2.1. Lehiaketa-oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek beharkizun hauek bete behar dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

2.1.1. Txanda irekiko izangaiek:

a) Espainiako herritarra izatea, edo Europako Batasuneko beste estatu batekoa, edo Europako Batasunak egin eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen arabera kasu honetan onar daitekeen beste estatu batekoa.

b) Adin nagusikoa izatea.

c) Medikuntza eta Kirurgiako lizentziatura eta "Otorrinolaringologia" espezialitateko titulua edukitzea, edo eskabideak aurkezteko azken egunerako titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

d) Lanpostuaren eginkizunetan aritzeko gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko gaitasuna kenduta edo etenda ez edukitzea eta ezein administrazio publikoren zerbitzutik kendua ez izatea.

2.1.2. Igoera txandako izangaiek, txanda irekikoentzat adierazitako beharkizunez gain, ondoko hauek bete behar dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako:

a) Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioa, estatutu-kontratuduna edo lan-kontratatu finkoa izatea eta oraingo lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

b) Deialdiko lanpostu hutsen maila edo talde berekoa edo beheragokoa eta kategoria desberdinekoa den lanpostua izatea.

c) Medikuntza eta Kirurgiako lizentziatura eta "Otorrinolaringologia" espezialitateko titulua edukitzea, edo eskabideak aurkezteko epearen azken egunerako titulu hori eskuratzeko moduan egotea, eta Administrazio Publikoetan gutxienez bost urteko an tzinatasuna aintzatetsia duela frogatzea.

2.2. Beti ere, izangaiek eskabideak aurkezteko epearen azken egunerako bete behar dituzte beharkizun horiek, eta hautapen prozesu osoan eutsi behar diete, harik eta izendatuak izan arte.

3.-Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Erregistroan, Iruñeko Irunlarrea kaleko 39.ean, 31008 P.K., aurkeztu beharko dira, edo posta ziurtatuaren bidez helbide horretara bidali, Administrazio Publikoen Ar aubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legeko 38.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, edo lege horrek aipatzen dituen gainerako tokietako edozeinetan.

Eskabidea aurkeztu beharko da deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita hamar egun naturaleko epean.

Eskabideak deialdi honetan argitaratutako ereduari lotu behar zaizkio (I. eranskina), eta bertan izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

3.2. Eskabideari agiri hauek erantsiko zaizkio:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kontuan 1.000 pezeta ordaindu izanaren frogagiria, espedientea formalizatu eta azterketa eskubideak izateko.

b) Izangaiek, deialdi honetan ezarritako baremoari jarraikiz, alegatzen dituzten merezimendu guztien jatorrizko agiriak edo kopiak, notarioak edo administrazioak konpultsatuak.

c) Igoera txandako izangaiek 2.1.2. oinarrian azaldu diren beharkizunak betetzen dituztela frogatzeko agiriak aurkeztu behar dituzte (jatorrizkoak edo notarioak zein Administrazioak erkatutako kopiak).

3.3. Minusbaliotasunen bat duten pertsonek ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatu ahalko dituzte, hala behar izanez gero. Kasu horretan eskabidean adierazi beharko dute zein minusbaliotasun duten eta zein egokitzapen eskatzen duten. Horretaz aparte, minusbaliotasuna dutela dioen egiaztagiria aurkeztu beharko dute, organismo eskudunek egina.

3.4. Gainerako baldintzak agiri bidez egiaztatu beharko dituzte lanpostua lortzen duten izangaiek, deialdi honetako 8. oinarrian ezarritako epe eta moduan.

3.5. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

4.-Onartu eta baztertutako izangaien zerrendak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duen Ebazpena emanen du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko.

4.2. Izangaiek behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko hamar egun baliodunen barruan, erreklamazioak egin eta egindako akatsak zuzendu ahalko dituzte.

4.3. Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, eskumena duen organoak ebazpena emanen du oposizio-lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzeko. Ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

4.4. Erreklamazioak egiteko epea amaiturik eta erreklamazioak ebatzitakoan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariak Ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko.

5.-Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Honako hauek osatuko dute epaimahaia:

Mahaiburua: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari edo zuzendariorde edo zerbitzuburu bat, arlo medikoarekin zerikusia duena.

Mahaiburu ordezkoa: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari edo zuzendariorde edo zerbitzuburu bat, arlo medikoarekin zerikusia duena.

Mahaikidea: espezialitateko sendagile bat, espezialitateko Batzorde Nazionalak edo, hori izan ezean, Medikuen Elkargo Ofizialak izendatu beharrekoa.

Mahaikide ordezkoa: espezialitateko sendagile bat, espezialitateko Batzorde Nazionalak edo, hori izan ezean, Medikuen Elkargo Ofizialak izendatu beharrekoa.

Mahaikidea: espezialitate horretako sendagile bat, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatu beharrekoa.

Mahaikide ordezkoa: espezialitate horretako sendagile bat, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatu beharrekoa.

Mahaikidea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatu beharrekoa.

Mahaikide ordezkoa: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatu beharrekoa.

Mahaikide idazkaria: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileri Zerbitzuko buru, zuzendariorde edo zuzendari bat.

Mahaikide-idazkari ordezkoa: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileri Zerbitzuko buru, zuzendariorde edo zuzendari bat.

Epaimahaia hautapen probak egin baino lehen eratu beharko da.

5.2. Epaimahaia nork osatzen duen, izangai onartu eta baztertuen zerrendarekin batera argitaratuko da.

5.3. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo absolutua, behintzat, biltzen ez bada.

Organo kolegiatuaren eraketak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute, bai eta kideen erdiek, gutxienez.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honen oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen arazo guztiak.

5.5. Epaimahaiak proba batzuetarako edo guztietarako aholkulari espezialistei dei egin ahalko die. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan aritzera mugatuko dira eta epaimahaiari haietan soilik emanen diote laguntza.

6.-Oposizio-lehiaketaren garapena.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen Ebazpen berean oposizioaren lehenbiziko ariketa hasteko tokia, eguna eta ordua zehaztuko dira. Ondoren, Kalifikazio epaimahaiak aditzera emanen ditu gainerako probak egiteko iragarkiak, arauetan ezarritakoari jarraikiz.

6.1. Deialdi honek dituen aldien ordena honakoa izanen da: lehenbizi lehiaketaldia eta hau amaitutakoan oposizioaldia.

6.2. Txandetan banatzea.

Deitutako lanpostuak txanda bakoitzerako ezarritako erreserben dinamikaren bidez beteko direnez, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoarekin bat, zenbat txanda zabaltzen diren, hainbeste zerrenda eginen dira.

6.3. Lehiaketaldia eta balorazioa.

6.3.1. Lehiaketaldia izangaiek alegatutako eta egiaztatutako merezimenduen kalifikazioa izanen da, deialdi honekin batera datorren baremoari jarraikiz (II. eranskina).

Lehiaketaldia ez da baztertzailea izanen, eta haren balorazioa, gehienez ere, 40 puntukoa izanen da.

6.3.2. Merezimenduak baloratzeko kontuan hartuko dira bakarrik deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunera arte eskuratutakoak, ondoren lortutakoak kontatu gabe.

6.3.3. Merezimenduen baremoko 1. atala baloratzeko, kontuan hartuko da deitutako lanpostuak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko estamentu eta ezpezialitateetako izendapenen alorrean indarra duen sailkapenean "sendagile espezialistak" estamentu koak eta "Otorrinolaringologia" espezialitatekoak izatea (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen araubide berariazkoa erregulatzen duen urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen eranskina).

Emandako zerbitzuak baloratzeko, zentroko zuzendariak edo langileriaren buruak luzatutako ziurtagirien bidez egiaztatu beharko dira, bertan honakoak nahitaez adierazirik:

-Lantokia.

-Estamentua eta/edo espezialitatea.

-Emandako zerbitzuen iraupena, zein egunetatik zein egunetara, egunen kopuru osoa zehaztuta.

-Zerbitzuak lanaldi partzialean ematen badira, horretaz gain aipatu beharko dira:

a) Egunean, astean, hilabetean edo urtean emandako orduak, eta zerbitzu horiei dagokien urte osoko lanaldia, edo bestela

b) Zerbitzu horiek ohiko lanaldiarekin alderatuta zenbateko portzentaia egiten duten.

6.3.4. Epaimahaiak merezimenduak baloratuko ditu deialdiaren 6.3.1 oinarrian zehaztutako baremoari jarraikiz.

6.3.5. Izangaiek merezimendu guztiak alegatu eta agiri bidez frogatu beharko dituzte oposizio-lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean.

6.3.6. Epaimahaiak edozein unetan eskatu ahalko ditu izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko argibideak eta datu osagarriak.

6.3.7. Epaimahaiak baloratuko ditu izangai bakoitzaren kasuan bidezkotzat jotzen dituen merezimenduak baremoaren atal bakoitzean, eta ezin izanen du kontuan hartu alegatu edo agiri bidez egiaztatu ez den merezimendurik, ezta atal bakoitzeko adieraz itako gehieneko puntuazioa baino altuagoa denik eman ere.

Izangaiek merezimenduak aurkeztu bai baina behar bezala egiaztatu ez dituztenean, epaimahaiak huts hori zuzentzeko aukera eman ahalko du.

6.3.8. Lehiaketaldia amaiturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko ditu, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren iragarki oholean, balorazioaren emaitzak, izangai bakoitzak lortutako puntuazioa adierazirik.

6.3.9. Izangaiek aurkeztutako dokumentazioa atzera eskuratu ahalko dute hala eskatuz gero, izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik sei hilabete iraganik hilabeteko epean, izangairen batek erreklamaziorik egiten ez badu behintzat, kasu horretan gor de ahalko baita egiaztapenak edo frogak egiteko. Aipatu epean berreskuratzen ez bada, izangaiak berreskuratzeari uko egiten diola ulertuko da, eta horretarako eskubidea ere galduko du.

6.4. Oposizioaldia eta balorazioa.

6.4.1. Oposizioaldiak ondotik zehazten diren ariketak izanen ditu.

a) Lehen ariketa:

a.1.) Izangai guztientzat berbera izanen den froga teoriko-praktikoa. Epaimahaiak deialdiaren xede den lanpostuaren eginkizunei buruz zehaztuko dituen galderen gainean idatziz azalpen bat egitea eta ondoren azalpena jendaurrean irakurtzea. Hori has i baino lehen, epaimahaiak jakinaraziko du galdera kopurua, zenbat denbora izanen den horiek egiteko eta bakoitzak zer puntuazio izanen duen gehienez.

a.2.) Epaimahaiak zehaztuko dituen kasu praktikoen gainean idatziz azalpen bat egitea eta ondoren azalpena jendaurrean irakurtzea. Kasuak berberak izanen dira izangai guztientzat, deialdiaren xede den lanpostuaren eginkizunei buruzkoak. Hori hasi b aino lehen, epaimahaiak jakinaraziko du zenbat kasu praktiko izanen diren, zenbat denbora izanen den horiek egiteko eta, hala denean, bakoitzak zer puntuazio izanen duen gehienez.

b) Bigarren ariketa: jendaurreko elkarrizketa epaimahaiarekin, izangaiak aurkeztutako curriculumari eta alegatutako merezimenduei buruzkoa. Deitutako lanpostuari nola egokitzen zaion ere aztertuko da.

Epaimahaiak zozketa bidez zehaztuko du lehenbiziko ariketa irakurtzeko izanen den ordena, baita bigarren ariketako elkarrizketa zein ordenatan eginen den ere.

6.4.2. Oposizioaldiko balorazioa honela eginen da:

Lehen ariketako a.1 eta a.2 probei 25na puntuko balioa emanen zaie eta bigarren ariketari 10 puntu. Lehenbiziko ariketako proba bakoitzean 12,5 puntu gutxienez lortzen ez duten izangaiak bazterturik geldituko dira.

6.4.3. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala edo epaimahaiak askitzat jotzen duen beste nortasun agiriren bat aldean eraman beharko dute.

Ariketetara aurkezten ez diren izangaiak eta epaimahaiak finkatutako egunean ariketak irakurtzera agertzen ez direnak bazterturik geldituko dira oposizioaldian.

6.4.4. Hautapen probak egiteko, minusbaliotasunen bat izanik, hala eskatu duten izangaientzat, denbora eta baliabide aldetik egokitzapenak jarriko dira, eskabidean adierazitakoaren arabera.

6.4.5. Ariketa edo proba bakoitza amaiturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko iragarki oholean edo ariketa egin den tokian, gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin, eta, halaber, opos izioaren hurrengo proba edo ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez egin baino 24/48 ordu lehenago, hurrenez hurren.

7.-Azkeneko puntuazioa.

Azkeneko kalifikazioa honela aterako da:

Txanda irekiko eta igoera txandako izangaien azken puntuazioa lehiaketaldiko eta oposizioaldiko puntuazioen batura izanen da.

Azken puntuazioetan berdinketa gertatuz gero, oposizioaldian puntuazio handiena duen izangaiak izanen du lehentasuna. Hala ere berdinketak irauten badu, izangai zaharrena lehenetsiko da.

8.-Probak gainditzen dituzten izangaien zerrenda eta agirien aurkezpena.

8.1. Lehiaketaldia eta oposizioaldia amaiturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, lortutako puntuazio osoaren arabera ordenaturik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren iragarki oholean, eta administrazio organo eskudunari igorriko dio azterketa gainditu eta puntuazio altuena eskuratu duen izangaia izendatzeko proposamena, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

8.2. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko 30 egun naturalen barruan proposatutako izangaiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileri, Sarrera eta Igoera Zerbitzuan honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

8.2.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaiek:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna egiaztatzen dituen balio bereko agiriaren fotokopia konpultsatua.

b) Titulazioaren jatorrizko agiria edo haren fotokopia, notarioak edo Administrazioak konpultsatua.

c) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetarako ezgaiturik edo gabeturik ez dagoela eta inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik inoiz bereizi gabekoa dela adierazten duena.

d) Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Zerbitzuak luzatutako agiria, interesatuari karguari dagozkion eginkizunak betetzea eragozten dion gaixotasunik edo akats fisiko zein psikikorik ez duela adierazten duena.

Izangaiak eskabidean alegatu baldin badu ehuneko 33 edo gehiagoko ezgaitasuna duela, egiaztatu beharko du aipatu ezgaitasuna deialdi honetako lanpostuarekin bateragarria dela. Eskumena duten balorazio eta orientazio taldeek luzatu beharko dute egia ztagiria.

e) Zin egin edo hitz ematea Nafarroako Foru Eraentza bete, Konstituzioari eta Legeei men egin eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela.

f) Atzerritarren kasuan, hemen bizitzeko baimena.

g) Europako Batasunekoak ez diren estatuetako herritarren kasuan, lan baimena.

8.2.2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko edo haren erakunde autonomoetako langile finkoak diren izangaiek:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia erkatua, edo izangaiaren naziotasuna eta identitatea frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, estatutu-kontratuduna edo lan-kontratatu finkoa izatea eta norberaren espedientean ageri diren gainerako inguruabarrak frogatzen dituzten agiriak.

c) Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Zerbitzuak emandako txostena, interesatuak karguan aritzea eragotziko liokeen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzeko.

Eskabidean ehuneko 33ko edo gehiagoko minusbaliotasuna dutela adieraziz gero, izangaiek, aurreko agiriez gainera, minosbaliotasunak deialdiko lanpostuan aritzea eragozten ez diela frogatu behar dute, eskumena duten balorazio eta orientazio taldeek emandako agiriaren bitartez.

8.3. Aipatu epearen barruan, eta behar bezala arrazoituriko ezinbesteko kasuetan salbu, agiri horiek aurkezten ez dituena ezin izanen da izendatu, eta haren jarduketa guztiak baliorik gabe geldituko dira, eskabidean gezurra esateagatik izan dezakee n erantzukizuna kendu gabe.

8.4. Aurreko idatz-zatian aurreikusitakoa gertatuz gero, administrazio organo eskudunak baja beteko du probak gainditu dituztenen zerrendan, 8.1 oinarriak aipatzen duen horretan, hurrengoa den izangaiarekin, eta honekin erabiliko da aurreko idatz-z atietan adierazitako prozedura bera.

9.-Izendapena eta jabetza hartzea.

9.1. Administrazio organo eskudunak deialdi honetako barrutiko sendagile espezialistaren lanpostua betetzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen funtzionario izendatuko du, ebazpen bidez, 8. oinarrian ezarri takoa bete duen izangaia.

9.2. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

9.3. Izendatutako izangaiak lanpostuaren jabetza hartuko du hilabeteko epean, izendapena jakinarazten denetik hasita. Epe horretan eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez badu, Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionario izateko esk ubide guztiak galduko ditu. Horrelakoetan 8.4. idatz-zatian ezarritakoa aplikatuko da.

9.4. Izangaietatik inork ez badu gainditzen oposizio-lehiaketa, organo eskudunak bete gabe gelditu dela deklaratzen duen ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

9.5. Izendapenaren gainean eragina izan dezakeen errekurtsoren bat aurkezten bada, eta horren ondorioz oposizio-lehiaketaren deialdia, garapena edo ebazpena inpugnatzen bada, izendapena ez da irmo bilakatuko, eta errekurtso horiek administrazio bid ean edo administrazioarekiko auzien jurisdikzioan izaten duten ebazpenaren baldintzapean geldituko da.

10.-Errekurtsoak.

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen kontra, haren garabidean ematen diren behin betiko ebazpenen kontra eta defentsa gabezia sortzen duten tramite egintzen kontra, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazten denetik ha sita.

Iruñean, bi milako urriaren hamaseian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

I. ERANSKINA

Eskabidea

.................. jaun/andrea, adin nagusikoa, ..... zk.ko Nortasun Agiri Nazionalaren (edo nortasun agiri baliokidea) jabe, ........(e)n (..........) 19....(e)ko .......aren ...(e)an jaioa, nazionalitate ..........., helbidea ..........(e)ko (......) ......... kalean, .li........ posta kodea, etxeko telefonoa .... eta harremanetarako telefonoa ..........

Zure aurrean agertu eta honako hau dio:

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren ............ izateko .... lanpostu betetzeko deialdian, ......... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen hartan, onar dezatela eskatzen duela, ondotik aipatzen den txandan:

Txanda irekia

Igoera txanda

Osasun Sistema Nazionalaren gainerakoan sartutako plantillako langile finkoen arteko lekualdatze lehiaketako txanda

Kasu honetan, f horretaz gain txanda irekian ere sartu nahi badu, txanda horretako izangaiekin lehia garbian, oposizioaldia eginez.

f Txanda irekian sartu nahi ez badu.

Minusbaliotasunen bat duten pertsonendako erreserbako txanda

-Karguan aritzea galarazten dion eritasun nahiz akats fisiko edo psikikorik ez duela.

-Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez duela.

-Ez dela espediente bidez inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez dagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

-Azterketa eskubideak ordaindu dituela deialdian ezarritako moduan eta horren gordekina erantsi duela.

-Alegatutako merezimendu guztien frogagiriak eransten dituela, deialdian ezarritako baremoaren arabera.

-Eskabideak aurkezteko emandako epea amaitzen den egunean, eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela. Baldintza horiek deialdian aurreikusitako epe eta moduan frogatuko dira agiri bidez.

Baduela minusbaliotasuna, eta horregatik eskatzen duela ondoko egokitzapena, adierazitako arrazoiengatik (beste orrialde batean zehaztuko dira minusbaliotasunaren nondik norakoak eta eskatzen diren egokitzapenak)

Eskabide honi eransten zaizkion orrien kopurua ........

Horiek horrela:

Eskabide hau ontzat hartu eta aipatu deialdian onartua izatea eskatzen du.

Iruñean, 2000ko ...............aren ....(e)an.

(Sinadura)

II. ERANSKINA

Baremoa

1. atala. Emandako zerbitzuak

Honakoak baloratuko dira:

1.-Lehian dagoen lanpostuaren estamentu eta espezialitate berean, langile finkoa izanik, edozein Administrazio Publikoren zentroetan emandako zerbitzuak. Urte bakoitzeko, 1,2 puntu.

2.-Lehian dagoen lanpostuaren estamentu eta espezialitate berean, aldi baterako edo bitarteko langile gisa, edozein Administrazio Publikoren zentroetan emandako zerbitzuak. Urte bakoitzeko, puntu 1.

3.-Administrazio Publikoetan fakultatibo lanetan, langile finkoa izanik, emandako zerbitzuak. Urte bakoitzeko, 0,6 puntu.

4.-Administrazio Publikoetan fakultatibo lanetan, aldi baterako edo bitarteko langile gisa, emandako zerbitzuak. Urte bakoitzeko, 0,5 puntu.

5.-Administrazio Publikoetan, beste estamentu batean, langile finkoa izanik, emandako zerbitzuak. Urte bakoitzeko, 0,15 puntu.

6.-Administrazio Publikoetan, beste estamentu batean, aldi baterako langilea izanik, emandako zerbitzuak. Urte bakoitzeko, 0,05 puntu.

Goiko 1. azpi-ataletik 6.era bitartean adierazitako zerbitzuak denbora berean eman baldin badira, puntuazioak ezin izanen dira batu; altuena besterik ez da hartuko.

2.2. atalean azaltzen diren eginkizunetan emandako denbora ez da atal honetan baloratuko; egoiliar gisa emandako zerbitzuak "Prestakuntza espezializatua" izeneko atalean baino ez dira baloratuko.

Zerbitzu berezietan emandako zerbitzuak, egoera hori deklaratu zenean izangaiak zuen lanpostuan emandakoak bailiran kontatuko dira.

Atal honetan, gehienez ere, 24 puntu lortu ahalko dira.

2. atala. Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza.

Lortu nahi den lanpostuarekin zerikusia duten merezimenduak baino ez dira baloratuko:

1.-Prestakuntza unibertsitarioa:

1.1.-Lizentziatura graduan bikain edo sari berezia: puntu 1.

1.2.-Doktore gradua: 2,5 puntu (cum laude: 0,5 puntu gehiago).

2.-Prestakuntza espezializatua:

Egoiliarrentzako ikastaldi osoa egina izatea, BME programa nazionalaren bidez edo graduatu ondokoentzako irakaskuntza programa aitortua duen zentro batean: 5 puntu.

3.-Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateetako zentroek antolatu edo kreditatutako prestakuntza jardueretan parte hartzea: kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 ordu), 0,025 puntu. Ordu kopururik zehazten ez duten ziurtagir iei kreditu bati dagokion puntuazioa emanen zaie eta ikasturte osokoei 12 kredituri dagokiena. Gehienez ere 2,5 puntu.

BME espezialitatearen programaren barruko irakaskuntza orduak ez dira atal honetan baloratuko.

4.-Kongresu edo jardunaldietan aurkezturiko ponentzia eta komunikazioak.

LEHENBIZIKO HIRU SINATZAILEAK ATZERAGO

Nazioartekoa 0,2 0,05

Nazionala 0,1 0,025

Autonomikoa 0,05 0,0125

Gehienez ere 4 puntu.

5.-Administrazio edo erakunde publikoen beka edo saria jaso duten lan zientifiko edo ikerlanak: nazioartekoak badira 2 puntu, nazionalak edo autonomikoak badira, puntu 1. Gehienez ere, 3,5 puntu.

6.-Aldizkari espezializatuetan argitaraturiko lanak: lehenbiziko hiru sinatzaileen artean bada, 0,2 puntu, eta horien atzetik bada, 0,05 puntu. Gehienez ere, 3 puntu.

7.-Liburuen argitalpenak eta kolaborazioak: egile nagusia bada, 0,4 puntu; kolaboratzailea bada, 0,2 puntu. Gehienez ere, 2 puntu.

Bateragarriak izanen dira ikerlan baten komunikazio edo ponentziagatik eta lan horren argitalpenarengatik ematen diren puntuazioak.

Deialdiaren xede den lanpostuan aritzeko gaikuntzarik ematen ez duten titulazio ofizialak ez dira meritutzat hartuko.

2.3. atalaren barruan, baloratuko dira, halaber, bertan adierazitako zentroez landara beste erakunde batzuek antolaturiko prestakuntza ekintzak, Administrazioaren aginduz egin baldin badira edo Administrazioak homologatu baldin baditu, bai eta sind ikatuek "Administrazio Publikoetako Prestakuntza Etengaberako Itunak" programaren barruan antolaturikoak ere.

Atal honetan 12 puntu lortu ahalko dira, gehienez ere.

3. atala. Bestelako merezimenduak.

Atal honetako 1, 3 eta 4. puntuetan adierazitako merezimenduak baloratuko dira, bakar-bakarrik, lortu nahi den lanpostuarekin zerikusia baldin badute:

1.-Sektore publikoan edo unibertsitateetan antolatutako prestakuntza ekintzetan irakasle gisa parte hartzea: 10 ordu edo kreditu akademiko bakoitzeko, 0,3 puntu. Gehienez ere, 3 puntu.

2.-Europako Batasuneko hizkuntza ofizialak edo euskara, agiri ofizial bidez egiaztatua: puntu 1 hizkuntza bakoitzeko. Gehienez ere, 2 puntu.

3.-Beka edo prestakuntza egonaldiak: 0,2 puntu hilabete bakoitzeko, gehienez ere 2 puntu.

4.-Sektore publikoan ofizialki eratutako kontsulta edo aholkularitza organo zientifiko-teknikoetan parte hartzea, urte batez gutxienez: 0,2 puntu urteko. Gehienez ere, 2 puntu.

Atal honetan 4 puntu lortu ahalko dira, gehienez ere.

Iragarkiaren kodea: