136. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S

Kontratazioa, Eguesibarko Udal Kiroldegiko kanpoko

instalatzeko

Eguesibarko Udalak kontrataziorako dei egin du. Hona hemen datuak:

Kontratuaren xedea: Eguesibarko Udal Kiroldegiko kanpoko pistan karpa puzgarria, eszenatoki bat estaltzeko, erosi eta instalatzea.

Aurrekontua: berrogei milioi (40.000.000) pezeta, BEZa barne.

Egiteko epea: bi hilabete, karpa instalatu aitzineko obra zibila bukatzen denetik hasita.

Eskaintzak aurkezteko epea: hogeita sei egun natural, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondotik.

Eskaintzak aurkezteko tokia: Udal bulegoetan, goizeko bederatzietatik arratsaldeko ordu biak arte.

Eguesen, bi milako urriaren hogeita zazpian. Alkatea, Ignacio Galipienzo Jiménez.

Iragarkiaren kodea: A0010057