136. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A R C A R

Lanak

Carcarko Udalak 2000ko urriaren 17an hartu erabakiaren bidez, enkante publikorako deia egiten da, Salvador Ordoñez kaleko eustormarako lanak kontratatzeko

1. Esleipen egilea: Carcarko Udala.

2. Kontratuaren xedea: Salvador Ordoñez kalean dagoen eustorma bota eta berriz eraikitzea.

3. Lanak egiteko epea: hiru hilabete.

4. Esleipen bidea: enkatea, prozedura irekia eta presako tramitazioa.

5. Hasierako prezioa: 25.597.442 pezeta (BEZa barne).

6. Behin-behineko bermea: 511.949 pezeta.

7. Agiriak eta argibideak non lortu: Carcarko Udaletxean, udal bulegoetan. Telefonoa: 948-674175.

8. Eskaintzen aurkezpena.

a) Epea: 13 egun natural, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aurrera.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren pleguan agertzen dira. Jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute izan.

c) Eskaintzak aurkezteko tokia: Carcarko Udaletxea, udal bulegoak, Plaza de Los Fueros, 2, 31579 P.K.

d) Eskaintzak noiz irekiko: proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko bosgarren egunean, arratsaldeko ordu batean.

PROPOSAMEN EKONOMIKOA

Izena: ........... Helbidea: ............ N.A.N.: ......

Merkataritza sozietate hau ordezkatuz: .................

Salvador Ordoñez kaleko eustormako obren lehiaketarako proiektua nahiz klausula administratibo eta partikularren plegua ezaguturik, lan horiek osorik egiteko konpromisioa hartzen dut, aipatu agiriei hertsiki lotuz eta ............... (BEZa barne) pezetaren truke, hau da hasierako prezioa baino % ...... merkeago.

(Tokia, eguna eta sinadura)

Carcarren, bi milako urriaren hemezortzian. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0009676