136. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L I Z A R R A

Alkatetzaren eskuordetzea

Lizarrako Udaleko alkate udalburu Josefina Bozal Bozal andreak, 2000ko urriaren 12tik 15era bitarte, biak barne, Lizarrako udal mugapetik kanpora izanen denez, eta Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legean, Administrazio Publikoen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Judirikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta horiekin bat heldu direnetan, eta Udalaren Antolaketaren eta Funzionamenduaren gaineko Erregelamenduan xedatutakoari jarraikiz,

Ebatzi du:

1. Lehen alkateorde Rafael Beitia Vicuña jauna eskuordetzea, Alkatetzaren eginkizun guztietarako ordezka nadin, aurtengo urriaren 12tik 15era bitarte, biak barne.

2. Eskuordetzeko ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Lizarran, bi milako urriaren hamaikan. Alkatea, Josefina Bozal Bozal.

Iragarkiaren kodea: A0009569