136. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Ebazpenak

AKATS ZUZENKETA, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak urriaren 6an emandako 3239/2000 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez jendaurreko iragarkia egin zen bideen jabari publikoko zenbait tarteren erabilera banatzeko, telekomunikazioko sare publikoak instalatzeko xedez.

Aipatu Ebazpena 2000ko urriaren 20ko 127. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara. Testuan akats bat dagoela oharturik, hemen ematen da behar den zuzenketa.

8504. orrialdean, lehenbiziko zutabean, honela zioen:

".2. Iragarki hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epea ematea, telekomunikazioko sare publikoen operadoreek aipatu bideen jabari publikoaren erabilera banatua interesatzen zaiela ager dezaten. Horretarako, Telekomunikazioei buruzko Lege Orokorrari buruzko III. titulua garatzeko Erregelamenduko 47. artikuluan ezarritako prozedurari jarraituko zaio (uztailaren 31ko 1736/1998 Errege Dekretua)".

Baina honela behar du:

".2. Iragarki hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epea ematea, telekomunikazioko sare publikoen operadoreek aipatu bideen jabari publikoaren erabilera banatua interesatzen zaiela ager dezaten".

Iragarkiaren kodea: A0009826