136. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M O N T E A G U D O

Industriarako lurzoru urbanizagarriaren I-5 unitatearen urbanizazio proiektuaren eta hirigintzako hitzarmenaren hasierako onespena

Monteagudko Udalak, 2000ko urriaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi du Monteagudoko industriarako lurzoru urbanizagarriaren I-5 unitatearen urbanizazio proiektua eta hirigintzako hitzarmena sinatu Industrial Tonelera Navarrarekin.

Espediente horiek jendaurrean egonen dira hamabortz egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan interesatuek espedientea aztertzen ahalko dute udal idazkaritzan, baita, nahi badute, alegazio egokiak aurkeztu ere, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legearen 119 eta 141. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Monteagudon, bi milako urriaren hamaseian. Alkatea, José María Vázquez Royo.

Iragarkiaren kodea: A0009528