136. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

OSASUN DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Ezinezkoa izan denez Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Zehapen Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatietan adierazitako jakinarazpena egitea, hain zuzen, Blas Muñoz Ruiz jaunari 2000ko maiatzaren 24ko 138/2000 Foru Aginduaren bidez ireki zitzaion 60/00 zehapen espedientea ebazteko, Osasun kontseilariak abuztuaren 28an eman 216/2000 Foru Aginduarena, ediktu honen bidez Lege hartako 59.4 artikuluan xedaturikoa betetzen da:

"216/2000 FORU AGINDUA, abuztuaren 28koa, Osasun kontseilariak emana, Blas Muñoz Ruiz jaunari irekitako 60/00 zenbakiko zehapen espedientea ebazten duena.

Goardia Zibilak (Zubiriko Sepronak) 2000ko martxoaren 24an egindako salaketaren ondorioz, Osasun kontseilariaren maiatzaren 24ko 138/2000 Foru Aginduaren bidez Blas Muñoz Ruiz jaunaren aurka irekitako 60/00 zenbakiko zehapen espedientea ikusi da.

Salaketa horren arabera, Blas Muñoz Ruiz jaunak tipul-odolkiko kaxa 1, lukainka-odolkiko kaxa 1, 8 butifarra eta hirugihar gazitu 1 garraiatzen ari zen. Garraioa Opel markako NA-5039-AN ibilgailuan egin zuen eta ez zen isotermoa.

2000ko maiatzaren 24an karguen plegua aurkeztu zen, eta interesatuari 2000ko ekainaren 12an jakinarazi.

Interesatuak ez du alegaziorik aurkeztu ezarritako epean.

Aipatutako egintzek haragi freskoa produzitu eta merkaturatzeko osasun baldintzak arautzen dituen urtarrilaren 29ko 147/1993 Errege Dekretuko I. eranskinaren XV. kapituluko 69 eta 70. idatz-zatietan ezarritakoa hausten dute; hain zuzen ere, otsailaren 23ko 315/1996 Errege Dekretuaren erredakzioaren arabera, haragi freskoa garraiatzeko hermetikoki ixteko sistema duten garraiobideak erabili behar dira, garraiobide horiek baliabide egokiak izan behar dituzte haragia zomorroetatik eta hautsetik babesteko, eta iragazgaitzak izan behar dute, likidorik isuri ez dadin.

Osasun arloko arau-hauste arina da, Osasunari buruzko apirilaren 25eko 14/1986 Lege Orokorraren 35 A) 3.a artikuluaren arabera.

Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legearen 29. artikuluan eta osasun arloko arau-hausteen zehapen prozedura onesten duen urtarrilaren 22ko 48/1996 Foru Dekretuko 9. artikuluan xedaturikoarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Blas Muñoz Ruiz jauna (N.A.N.: 18.202.599-P) osasun arloko arau-hauste arin baten erantzule dela adieraztea. Arau-hauste hori Osasunari buruzko apirilaren 25eko 14/1986 Lege Orokorraren 35.A) 3.a artikuluan tipifikatuta dago.

2. 60.000 pezetako isuna ezartzea.

3. 48/1996 Foru Dekretuaren 12. artikuluan adierazitakoaren arabera, ezarritako isunari % 30 kenduko zaio ondoko baldintza hauek betetzen baldin badira:

a) Arau-hausleak isunaren gainerako zenbatekoa hilabeteko epean ordaintzen badu, Fori Agindu hau jakinarazi eta biharamunean hasita.

b) Arau-hausleak aurreko idatz-zatian aipatutako epean ordaintzen baditu, hala baldin badagokio, hari egotzitako kalteengatik eskatzen zaizkion kalte-ordain guztiak.

c) Arau-hausleak ezarri zaion zehapenarekin eta, hala bada, eskatzen zaion kalte-ordainarekin ados dagoela adierazten badu idatziz, eta aipatu epean inpugnazioak aurkezteari espreski uko egiten badio.

Interesatuak, azaldutako murrizketa nahi baldin badu, Osasun Departamentuko Kudeaketa Ekonomikoaren Ataleko Kontabilitate Bulegora joan beharko du (Amaia kalea, 2A. 2. solairua), eta bertan orain bidali zaion ordaingutunaren ordez erabili behar duena eta hura eskuratzeko behar duen dokumentazioa emanen zaizkio.

4. Isuna edozein banketxe edo aurrezki kutxatan ordainduko da, honekin batera doan ordaingutuna erabiliz, hamabost egun balioduneko epean, Foru Agindu hau bide administratiboan irmo bihurtzen den egunaren biharamunean hasita. Epe hori amaitu ondoren, premiamendu bidez kobratuko da.

5. Foru Agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen egunetik hasita, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114 eta 115. artikuluekin bat.

6. Foru Agindu hau jakinaraztea Blas Muñoz Ruiz jaunari, salatzaileari, Osasun Publikoaren Institutuari eta Osasun Departamentuko Kontabilitate Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi milako abuztuaren hogeita zortzian.-Osasun kontseilaria, Santiago Cervera Soto".

Iruñean, bi milako urriaren hogeita hiruan.-Osasun Departamentuko zuzendari nagusia, Juan Ramón Rábade Iráizoz.

Iragarkiaren kodea: A0010157