117. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

858/2000 EBAZPENA, irailaren 8koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "N-111 errepidean, Garesen, hirugarren erreia egiteko lanak" adjudikatzen dituena.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan xedatutakoa betetzeko asmoz, aditzera ematen da irailaren 8ko 858/2000 Ebazpenaren bidez honako kontratu hau adjudikatu dela:

-Kontratuaren xedea: "N-111 errepidean, Garesen, hirugarren erreia egiteko lanak" izeneko proiektuko obrak egitea.

-Adjudikatzeko prozedura/modua: irekia/enkantea.

-Adjudikazioaren prezioa: 21.650.000 pezeta (130.119,12 euro).

-Obrak egiteko epea: bi hilabete eta erdi.

-Adjudikazioaren hartzailea: Asfaltos de Biurrun, S.A.

Iruñean, bi milako irailaren zortzian.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: A0008649