125. ALDIZKARIA - 1999ko urriaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- I R U Ñ A

Prozedura irekiko deialdia, U.I. XIXko (Milagrosa) U.O.1 eta U.O.3 unitateetako urbanizazio proiektua prestatzeko lanak esleitzeko

Udalaren Hirigintza Gerentziaren Kontseiluak, 1999ko irailaren hamazazpian egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen besteak beste:

"Erabaki da:

1.-U.I. XIXko (Milagrosa H.A.P.O.) U.O.1 eta U.O.3 unitateetako urbanizazio proiektua prestatzeko lanak esleitzeko kontratazio espedientea onestea.

2.-Prozedura irekiaren bidezko esleipen prozedura abian jartzea. Aurrekontua 19.000.000 pezetakoa da (114.192,2 euro), hiru hilabeteko epean egiteko, espedientean, honekin batera onesten baita, bildutako baldintzen pleguari jarraikiz. Era berean, esleipen prozedura ere abiarazten da.

3.-16.379.310 pezetako gastua baimentzea, Udalaren Hirigintza Gerentziaren gastuen egungo aurrekontuko "U.I. XIX-Milagrosa" izeneko 3043222601010 kontusailaren kargura."

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko irailaren hogeita bian. Kontseiluko burua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A9909425