125. ALDIZKARIA - 1999ko urriaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- EZKA-ZARAITZUKO HIRI HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

1999ko aurrekontua

Ezka-Zaraitzuko Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitateko Batzarrak, 1998ko abenduaren 1ean eginiko bilkuran, hasiera batez onestea erabaki zuen 1999ko ekitaldirako aurrekontua.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da.

Nabaskozen, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko irailaren hogeita batean. Mankomunitateko burua, Cruz M. Moriones Uriz.

Iragarkiaren kodea: A9909250