125. ALDIZKARIA - 1999ko urriaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- I R U Ñ A

San Jorgeko B.E.P.B. "C" unitatean aldatzea. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak erabaki hau hartu zuen, 1999ko irailaren 16ko osoko bilkuran:

"Jendaurreko epea iragan denez San Jorgeko B.E.P.B. "C" unitatean aldatzeko hasierako onespenetik (Alkatetzaren 99-5-24ko ebazpena), inoren alegaziorik bildu gabe,

Erabaki da:

1. Aipatu agiria behin betikoz onestea.

2. Igor bekio erabaki hau, onetsitako xehetasun azterlanaren ale batekin batean, Nafarroako Gobernuari, eta argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean."

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, hautara:

-Berraztertze errekurtsoa, agindu emaileari berari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Aferen Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik, edo bertzenaz,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen honen jakinarazpen egunaren ondoko hilabetean.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemeretziko irailaren hogeita batean. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A9909248