125. ALDIZKARIA - 1999ko urriaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

819/1999 EBAZPENA, irailaren 21ekoa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, baimena ematen duena Barañainen eraikitako bigarren hezkuntzako bi ikastetxeen ("Alaiz" BHI eta euskarazko BHI), gimnasilekuaren eta bi ikastetxeek erabiltzen dituzten gelategi berrien ohiko garbiketa zerbitzua kontratatzeko, 2.000. urterako.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lizitaziorako deia egin du Barañainen eraikitako bigarren hezkuntzako bi ikastetxeen ("Alaiz" BHI eta euskarazko BHI), gimnasilekuaren eta bi ikastetxeek erabiltzen dituzten gelategi berrien ohiko garbiketa zerbitzua 2.000. urterako kontratatzeko.

-Kontratazio mota: lehiaketa.

-Xedea: Barañainen eraikitako bigarren hezkuntzako bi ikastetxeen ("Alaiz" BHI eta euskarazko BHI), gimnasilekuaren eta bi ikastetxeek erabiltzen dituzten gelategi berrien ohiko garbiketa zerbitzua, 2.000. urterako.

-Aurrekontua: 11.000.000 pezeta, BEZa barne.

-Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita seigarren egun naturalera arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.a etorbidea, 2, Iruña) edo Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren pleguan adierazten direnak. Aurkeztu beharreko agiriok jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute izan.

-Eskaintzak jendaurrean irekitzea: proposamenak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasita zazpigarren egun balioduneko eguerdiko 12:00etan, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusian (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

Klausula administratiboen eta agindu teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude, aztergai, Inbertsio Zerbitzuko Obra eta Ekipamendu Atalean (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña), 9:00etatik 14:00ak arte.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko irailaren hogeita batean.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

Iragarkiaren kodea: A9909184