71. ALDIZKARIA - 1998ko ekainaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

560/1998 EBAZPENA, maiatzaren 28koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, Iruñeko "Navarro Villoslada" B.H.I.an, LOGSEari egokitu beharrez, emakumezkoen aldagelak berritu eta egokitzeko obren proiektua eta administrazio klausula partikularren plegua onesten dituena.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lizitaziorako deia egin du, Iruñeko "Navarro Villoslada" B.H.I.an, LOGSEari egokitu beharrez, emakumezkoen aldagelak berritu eta egokitzeko obrak kontratatzeko.

-Mota: lehiaketa.

-Xedea: Iruñeko "Navarro Villoslada" B.H.I.an, LOGSEari egokitu beharrez, emakumezkoen aldagelak berritu eta egokitzeko obrak egitea.

-Aurrekontua: 8.321.574 pezeta, BEZa barne.

-Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hogeita seigarren egun naturala arte, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean (Karlos III.a, 2, Iruña) edo Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren Erregistroan (Santo Domingo k., z.g., Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan adierazten direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

-Eskaintzak jendaurrean irekitzea: jendaurrean irekiko dira, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusian (Iruñeko Santo Domingo kalea, z.g.), proposamenak aurkezteko epea iragan eta biharamunetik kontatzen hasita seigarren egun balioduneko eguerdiko 12:00etan.

Administrazio klausula partikularren eta manu teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude, aztergai, Inbertsio Zerbitzuko Obra eta Ekipamendu Atalean, Iruñeko Santo Domingo kalea, z.g., 9:00etatik 14:00ak arte.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko maiatzaren hogeita zortzian.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

Iragarkiaren kodea: A9805035