71. ALDIZKARIA - 1998ko ekainaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

OSASUN DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako Larrialdietako 9 mediku ondoko oposizio-lehiaketa bidez hartzeko deialdia, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak ekainaren 23an emandako 855/1997 Ebazpenaren bidez onetsia (1997ko azaroaren 3ko 132. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa). Iragarkia.

Francisco Javier Martínez Jarauta eta Jesús Rico Garrido jaunek errekurtso arrunta paratu dute, Larrialdietako 9 mediku ondoko hartzeko deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendaren kontra (martxoaren 2ko 320/1998 Ebazpena, 1998ko apirilaren 3ko 40. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa). Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, aditzera ematen zaie interesatu guztiei, iragarki hau argitara eman eta hamar egun balioduneko epearen barrenean, alegazioak aurkeztu ahal ditzaten.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia Osasun Departamentuan dago interesatuen eskura, Iruñeko Amaia karrikan, 2A, bigarren solairuan.

Alegazioak Osasun Departamentuan (Iruñeko Amaia karrikan, 2A, bigarren solairuan) aurkezten ahalko dira.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko maiatzaren hogeian.-Osasun Departamentuko zuzendari nagusia, Juan José Arístegui Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: A9804868