71. ALDIZKARIA - 1998ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ZIZUR NAGUSIA

Onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda. Deialdia: Zizur Nagusiko Udaleko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoko gizarte laguntzaile edo gizarte laneko diplomatuaren lanpostu bat, lan-araubidekoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez eta barne igoerako txandan betetzekoa

Zizur Nagusiko Udaleko alkateak 1998ko ekainaren 5ean ondoko ebazpena eman zuen:

"Zizur Nagusiko Udaleko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoko gizarte laguntzaile edo gizarte laneko diplomatuaren lanpostu bat, lan-araubidekoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez eta barne igoerako txandan betetzeko deialdiaren 4.1. eta 5.1 artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ondokoa ebatzi dut:

1. Onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea:

Onartutakoak:

ALDUAN URDIAIN, MARIA MERCEDES

Baztertutakoak: inor ere ez.

2. Oposizioaldia 1998ko ekainaren 17an, goizeko 8etan, hasiko dela adieraztea, Zizur Nagusiko Udaletxeko bilkura aretoan.

Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala eraman beharko dute.

3. Aurreikusitako izendapenak egin ondoren, oposizio- lehiaketa epaituko duen epaimahaia honako hauek osatuko dutela jakinaraztea:

Mahaiburua: Luis María Iriarte Larumbe jauna.

Ordezkoa: Carlos Valentín Labarga Alava jauna.

Mahaikide-idazkaria: Jesús Javier Múgica Martinena jauna.

Ordezkoa: María Isabel Abadías Sanz andrea.

Mahaikidea, langileen ordezkaria: María Antonia Remiro Sánchez andrea.

Ordezkoa: Rosario Vidondo Villaba andrea.

Mahaikidea: Belén Guillén Gil andrea.

Ordezkoa: Isabel Aranburu Bergua andrea.

Mahaikidea: Milagrosa Iriarte Elía andrea.

Ordezkoa: Montserrat Baztán Basterra andrea.

4. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioetarako.

Zizur Nagusian, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko ekainaren bostean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9805336