71. ALDIZKARIA - 1998ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L I T Z O A I N

Oihan enkantea

Udal honek, behar bezala baimendurik, enkante publikoa eginen du larizio pinuz osaturiko zenbait lote, Lerrutz, Urritzelki eta Zuntzarrenen kokatuak, esleitzeko. Hasierako prezioa 1.943.903 pezetakoa da.

Guztira, 3.306,87 metro kubiko egiten duten 67.525 zuhaitzek osatzen dituzte loteak.

Eskaintzak, erantsitako ereduaren araberakoak eta gutunazal itxi baten barnean, Litzoaingo Udalaren idazkaritzan aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu ondoko hamabosgarren egun balioduneko eguerdiko ordu bata baino lehen.

Eskaintzarekin batera, 39.000 pezetako behin-behineko fidantza utziko da.

Baldintzen eta klausula administratiboen plegua Udalaren idazkaritzan daude.

Litzoainen, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko maiatzaren hogeian. Alkate udalburua, Crescencio Martínez.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena

Bizilekua

Helbidea

Bere izenean edo ................ ordezkatuz

I.F.Z. zk. ...................

Enpresaren sailkapen agiria

Honako hau adierazten du: Litzoaingo Udalak eginen duen oihan enkantearen berri izanik, ......eko .... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen, eta baldintzen eta klausula administratiboen pleguarekin bat, enkanteko lotearen truke ............... (letraz eta zenbakiz) ......... pezeta eskaintzen du.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A9805247