71. ALDIZKARIA - 1998ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I T Z A G A O N D O A

Oihan enkantea

Udal honek, behar bezala baimendurik, enkante publikoa eiginen du oihan probetxamendu hau saltzeko: Indurain eta Urbikain herrietan dago eta 19.360 larizio pinuk osatzen dute, 854 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak. Balorazioa: 567.360 pezeta.

Eskaintzak, erantsitako ereduraren araberakoak eta gutunazal itxi baten barnean, Udalaren idazkaritzan aurkeztuko dira, Ardanatzen, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu ondoko hamasaigarren egun balioduneko eguerdiko ordu bata baino lehen.

Enkantean parte hartzeko, ezinbestekoa izanen da 15.000 pezetako behin-behineko fidantza uztea.

Baldintzen eta klausula administratiboen plegua Udalaren idazkaritzan daude.

Ardanatzen, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko ekainaren bian. Alkate udalburua, Baldomero Mugueta Sola.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena

Bizilekua

Helbidea

Bere izenean edo ................ ordezkatuz

I.F.Z. zk. ....................

Enpresaren sailkapen agiria Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaraturiko iragarkia ikusirik, eta baldintzen eta klausula administratiboen pleguarekin bat, enkanteko lotearen truke ............... (letraz eta zenbakiz) ......... pezeta eskaintzen du.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A9805246