71. ALDIZKARIA - 1998ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O R O N T Z E

Oihan enkantea

Orontzeko Udalak, behar bezala baimendurik, plegu itxiaren bidezko enkante publikoa eginen du, honako oihan probetxamendu hau saltzeko:

1998ko oihan plana

Lote bakarra.-Solabertan, 449 ler gorri, 352 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 1.938.400 pezeta.

Proposamenak udal idazkaritzan aurkeztu beharko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hurrengo hamabosgarren egun balioduneko eguerdiko hamabiak arte, eta haiekin bat honako agiriak:

-N.A.N., pertsona fisikoa bada, edo enpresaren eratze aktaren eskritura, Merkataritza Erregistroan behar bezala inskribatua, pertsona juridikoa bada.

-Ordezkapenez bada, ahalorde askietsia.

-Enpresaren sailkapen agiria.

-Fidantzatako, lizitazioaren hasierako prezioaren % 2 ordaindu izanaren egiaztagiria.

-Proposamen ekonomikoa.

Eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo hirugarren egun baliodunean, eguerdiko hamabietan irekiko dira proposamenak.

Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen pleguak idazkaritzan daude ikusgai.

Orontzen, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko maiatzaren zazpian. Alkate udalburua, Tomasa Iriarte Napal.

Iragarkiaren kodea: A9805183