71. ALDIZKARIA - 1998ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R G U E D A S

Lehiaketa publikoa parke-lorategi bat egiteko lanak esleitzeko

Udalak 1998ko maiatzaren 22ko osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez, lehiaketarako deia egin da parke-lorategi bat egiteko lanak kontratatzeko. Hona hemen baldintza orokorrak:

Kontratuaren xedea: parke-lorategi bat egiteko lanak.

Esleipen bidea: lehiaketa publikoa.

Kontrataren aurrekontua: 9.005.521 pezeta (BEZa barne).

Lanak egiteko epea: gehienez ere 3 hilabete.

Proposamenen aurkezpena: eskaintzak Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira hogeita sei egun naturaleko epean, lehiaketaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu eta biharamunetik hasita, eta azken egun balioduneko eguerdiko ordu bata baino lehen. Egun hori larunbata bada, hurrengo egun baliodunean bukatuko da epea.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza administratibo eta partikularren pleguan agertzen direnak. Agiri horiek jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute izan.

Proposamen ekonomikoak irekitzea: eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko bosgarren egun balioduneko eguerdiko ordu batean, edo biharamunean, egun hori larunbata bada.

Proiektua lizitatzaileen eskura dago, azter dezaten, bai Arguedasko udal bulegoetan bai Tuterako Gonzalo Sagasti kopiadendan, Avenida Zaragoza, 41.

Arguedasen, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko maiatzaren hogeita bostean. Alkate udalburua, José Antonio Rapún León.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ..............................., adinez nagusia

Bizilekua

Helbidea

N.A.N. zk.: ........... Noiz emana

Bere izenean (edo hau ordezkatuz

Bizilekua: ............... Helbidea

Ahalorde askietsiaren bidez egiaztatzen dudanez) ...............(e)ko lanak prozedura irekiaren bidez esleitzeko izapidatu den lehiaketaren berri izanik, lan horiek egiteko konpromisoa hartzen du, esleitzeko irizpide objetiboei jarraikiz eta honako baldintza hauekin:

Prezioa: ................ pezeta.

Lanak egiteko epea:

............(e)n, 199..(e)ko .......aren ..(e)an.

(Sinadura)

Iragarkiaren kodea: A9804980