71. ALDIZKARIA - 1998ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Lehiaketa publikorako deialdia, San Juan de la Cadena I.P.an minusbaliatuendako igogailua paratzeko lanetarako

Alkatearen 1998ko maiatzaren 21eko ebazpenaren bidez lehiaketarako deia egin da San Juan de la Cadena I.P.an minusbaliatuendako igogailua paratzeko lanak kontratatzeko. Hona hemen baldintza orokorrak:

Kontratuaren xedea: San Juan de la Cadena I.P.an minusbaliatuendako igogailua paratzeko lanak.

Esleipen bidea: lehiaketa publikoa.

Kontrataren aurrekontua: 11.213.303 pezeta.

Lanak egiteko epea: gehienez ere 4 hilabete eta erdi eta egiteko, berriz, gutxienez ere 3 hilabete eta erdi.

Proposamenen aurkezpena: eskaintzak Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epean, lehiaketaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu eta biharamunetik hasita, eta azken egun balioduneko eguerdiko ordu bata baino lehen. Egun hori larunbata bada, hurrengo egun baliodunean bukatuko da epea.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko eta administratiboen pleguan agertzen direnak. Agiri horiek jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute izan. Beste ikastetxe batzuetako lanen lehiaketa publikoetarako eskaintza eginez gero, baterako aurkezten diren agiri pertsonalak baliokoak izanen dira gainerako guztietarako ere. Fidantza, ordea, obra bakoitzari dagokiona izanen da.

Proposamen ekonomikoak irekitzea: eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko bosgarren egun balioduneko eguerdiko ordu batean irekiko dira, edo biharamunean, egun hori larunbata bada.

Proiektua lizitatzaileen eskura dago, azter dezaten, Obren bulegoan, Merkatuko kalea, 11-3.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko maiatzaren hogeita bostean. Alkatea, José Javier Chourraut Burguete.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena

Bizilekua

Helbidea

Iruñeko helbidea jakinarazpenetarako

N.A.N. zk.: ................

Bere izenean (edo hau ordezkatuz .................... behar dena jarri), San Juan de la Cadena I.P.an minusbaliatuendako igogailua paratzeko lanak egiteko baldintzen plegua, aurrekontua eta planuak ezaguturik, lan hori osorik egiteko konpromisoa hartzen du, aipatu agiriei hertsiki lotuz eta .................. pezetatan (letraz) eta gehienez ere .............. hilabetetan (letraz).

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A9804944