71. ALDIZKARIA - 1998ko ekainaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INGURUGIRO, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.

Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak aurreikusten duen jakinarazpena egitea ezinezkoa izan denez gero, alegia, Fernando Echeverría Echeverría jaunari arrantza arloan indarra duen arauteria hausteagatik irekitako 244/97 zehapen espedientearen Foru Aginduari buruzkoa, indarra duen Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluan xedaturikoa betetzeari ekin zaio:

15/1998 FORU AGINDUA, urtarrilaren 20koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Fernando Echeverría Echeverría jaunari zehapen espedientea irekitzen diona.

Basa Fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea hautsi zuelakoan, Foruzaingoak 1997ko ekainaren 21ean aurkeztutako salaketa ikusirik.

Basa Fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko Foru Legearen 98. artikuluaren arabera,

AGINDU DUT:

1. Fernando Echeverría Echeverría jaunari zehapen espedientea irekitzea, Basa Fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea ustez hautsi duelako.

2. Lourdes Aldabe Villanueva Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Araubide Juridikoaren Ataleko letratu andrea, espedientearen instruktore izendatzea.

3. Foru Agindu hau salatuari, salatzaileari eta Natura Zaintzeko Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko urtarrilaren hogeian.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Yolanda Barcina Angulo.

KARGU PLEGUA

244/97 espedientea

1.-Salatua: Fernando Echeverría Echeverría jn.

Helbidea: San Jorge etorbidea, 11, Iruña.

2.-Arau-haustearen eguna eta tokia: 1997ko ekainaren 21a, Mairagako urtegia.

3.-Salatutako egintzak: seinaleko 877 karramarro harrapatzea, gauez, esku-argiz lagundurik, arrantzarako debekualdian eta karramarrotan aritzea debekatuta zegoen toki batean.

4.-Hautsitako araua:

a) Baimendutako harrapakin-kopurua gainditzea arau- hauste arina da, Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 119.20. artikuluaren arabera.

b) Arrantzarako debekualdian arrantza egitea arau- hauste larria da, Lege bereko 120.13 artikuluaren arabera.

c) 12 salabardo erabiltzea arau-hauste larria da Lege bereko 120.11 artikuluaren arabera.

d) Bi esku-argi erabiltzea arau-hauste oso larria da Legearen 121.1 artikuluaren arabera.

5.-Zehapen proposamena: 353.003 pezetako isuna proposatzen da, arrantza-baimena kentzea eta berriz eskuratzeko desgaitzea, hiru urtez. Zehapen ekonomikoa honela zatitzen da:

-5.000 pezeta, arau-hauste arinagatik.

-100.002 pezeta, bi arau-hauste larriengatik.

-250.001 pezeta, arau-hauste oso larriagatik.

6.-Kalteordainak: 32.500 pezetako kalteordaina proposatzen da, seinaleko 26 karramarro hilengatik dagokiona, 1997ko denboraldian espezieak baloratu eta debekuak ezartzeko Foru Aginduari jarrakiz.

7.-Beste zehapen batzuk: ez da bidezkoa.

8.-Arrainen eta tresnen destinoa. Arrantza-arteak eta gainerako arrantza-tresnak Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan daude eta 3.000 pezetaren truk jaso ahalko dira, behin isun nagusia ordaindu ondoren.

Basa Fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko 2/1993 Foru Legearen 98. artikuluarekin bat, hamabost egun balioduneko epea ematen zaio bere eskubideen alde jotzeko bidezko diren alegazioak egin ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko urtarrilaren hogeian.-Instruktorea, Lourdes Aldabe Villanueva.

Iragarkiaren kodea: A984840